Euskaraz egindako dokumentazio akademiko unibertsitarioaren argitalpen digitala eta kontsulta publikoa ahalbidetzeko proiektu hau, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikorako Sailburuordetzaren eta UEUren arteko lankidetza bat da.
Zerk bultzatu zuen horrelako egitasmo bat abiatzera? Arrazoi askoren artean euskaraz egindako produkzioa zientifikoa indartzea eta ezagutaraztea. Gaur egun ezinbesteko dena: Euskal Komunitate Zientifikoaren ikerketei Interneten tokia egitea eta mundu mailakoen parera jartzea. Eta neurri apalago baten euskararen garapen terminologikoa eta argitalpen digitalak bultzatzea
Gure eskuetan, Inguman, dauden datuen arabera, 1976tik hona 376 tesi idatzi dira euskaraz. Orain arte, ez zen ezagutzen unibertsitate ezberdinetan euskaraz aurkeztutako tesiak zenbat eta zeintzuk ziren: dokumentu multzo hau osatzen zuten izenburu eta egileak ia-ia anonimoak ziren.
Egunotan aurtengo deialdia zabaldu dugu tesi egileen artean, dagoeneko partaide diren 202 lanen argitalpenera gehitzera gonbidatuz. Irakurle, tesi egile bazara edo tesia defendatu duen ezagunen bat baduzu, baliatu aukera hau ikerketa-lanak ezagutarazteko. Ez utzi gerorako.
Informazioa eskatzeko: tesiker@ueu.org