Informazioaren kudeaketa: bilaketa aurreratuak



2010. urteko estatistikak aztertzerakoan, erabiltzaileak Inguman zer eta nola bilatzen duen ere analizatzen dugu. Gehien bat, egileak bilatzen dira, pertsonen gaineko informazioa nahi dute. “Izena + abizena” sartzen dute bilaketa kutxatilan eta datuen zain geratzen dira.

Bilaketen kasuan, bi aukera daude datu-basean: bilaketa sinpleak edo bilaketa aurreratuak. Inor ez da harrituko  bilaketa aurreratuen erabilera sinbolikoa dela esaten badut. Horrela da, aukera hori ea ez da erabiltzen.

Datuak Txema Egaña irakasleak egindako ikerketa ekarri dit gogora. Iaz aurkeztu zuen tesian, unibertsitate-ikasleek informazioa nola bilatzen, ebaluatzen eta aukeratzen zuten aztertu zuen. Bertan, ikasleek bilatzaileetako bilaketa aurreratuen erabilera ere aztertzen da. Ikerketan adierazten denez:

  • Ikasleek kasuen erdietan baino gutxiagotan erabiltzen dute bilaketa aurreratuaren aukera bilatzaileetan.
  • Interneteko bilatzaileetan bilaketa estrategia aurreratuak osatzeko estrategia eta tresna batzuk ezagutzen badituzte ere, beste batzuk erabat ezezagunak dira beraientzat.

Ondorioz, informazio-tresnak (datu-baseak, katalogoak, artxiboak, bilatzaileak…) bilaketak egiteko dituzten baliabideak eta aukerak ez ditugu ezagutzen. Emaitza eraginkorrak lortu nahi baditugu lehenik eskuartean ditugun erremintak ezagutu beharko genituzke.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude