p { margin-bottom: 0.21cm; }
Urte berrian sartuta
gaude eta atzera begirada bota ondoren, balantzea egitean hasi gara. Datu-basean hainbat zenbaki aztertzen ditugu urtea zelan joan den ikusteko: sartutako erreferentzia kopurua, katalogatutako erakunde berrien zenbatekoa, estekatutako produkzioaren multzoa eta nola ez: webguneko bisitak.
Google Analytics darabilgu Ingumako datuak aztertzeko eta 2010. urteko zenbakiak erreparatuz aipatzekoak dira:
- Guztira, 40.819 bisita izan ditugu.
- Iaz baino 6329 bisitaldi gutxiago.
- Erabiltzaileek aurreko urtean baino orrialde gehiago ikusi ditu: bakoitzak hiru orrialde.
- Webgunean ematen duten denbora ere igo egin da nabarmen. 00:01:35 daude bertan.
- Errebote tasa ere jaitsi da %2an.
- Bisita gehienak bilaketa-tresnetatik datoz.
- Erabiltzaileak egileen datuak bilatzen dituzte.
- Datu-basean dauden egileekin harremanetan jartzeko zerbitzua hazi egin da. Bataz beste, hilero 270 mezu bidaltzen dira Ingumatik.
Ingumaren erabilera emaitzak aztertuta, badugu zeregina datorren urtera begira: lan egin erabiltzaileen beharrak asetzeko.