Kontzeptuak argitzen

Hitz gakoak definitzen:

Curriculuma

J.M.Duart: “Nazio baten curriculuma, irakatsi nahi denaz abiatzen da. Gutxieneko edo oinarrizko edukiez; nola irakatsi nahi den, teoria pedagogiko bat edo batzuk alegia. Eta batez ere, etorkizuneko herritarra (herria) nolakoa nahi dugun izatea.”        

E. Bachii: “ Curriculuma, instituzioen bitartez, gizatalde desberdinei garaian-garaiko ezagutza eta ideiak hautatu, antolatu eta transmititzea helburu duen prozesua da.”

Gimeno-Sacristan: “kultur eduki horiek interpretatzeko era bat da… eta gainera, ikuspegi hori gero eta gehiago azpimarratzea komeni da.”

Kultura

 Barandiaran: “Herri baten kultura, giza obra bat bezala agertzen zaigu, bere egitura zeinu desberdinetako hainbat piezaz eratua egongo balitz bezala , alegia. Gure kasu honetan, eguneroko bizitzak planteaturiko oinarrizko arazoiei Euskal Herriak ematen dizkien soluzioen multzoa litzateke.”

Euskal Curriculuma

Euskaldunok, Euskal Herriaz ez ezik munduaz dugun ikuspegiaren irudikapena da. Euskal Herrirako prestatzen den kultur ibilbidearen hautaketa da, hau da, Euskal Herriko ikasleek, gizabanako eta gizartekide gisa, beraien garapen osoa  Euskal Herrian eta mundu zabalean bizitzeko gaitasunak lor ditzaten.

 

Euskal Curriculuma Euskal Herrian

  • Garrantzitsua da Euskal Curriculuma antolatzea, Euskal Herria bera, euskal identitatea, euskara eta euskal kultura bizirik irautea nahi badugu, gure nortasunaren ezaugarriak transmititu, biziberritu eta garatzeko erronkei heldu behar diogu.
  • XXI. mendeko ikaslea prestatzea:euskal kulturatik abiatuta dagokion errealitatean modu egokian bizitzeko beharrezko konpetentziak bereganatuz.
  • Euskal curriculumak euskal herri alienatua bere egoera nazional menderatu eta besterendu horretatik ateratzeko hezkuntza-jarduna izan beharko luke.

 

 

 

Iruzkinak (1)

  • Hi, earra bloga! Teknologia berrietan puntan habilela, eh? Laister haiz irakasle lanak egiten ! Geatu ber diyau,hi! Ah! gehien liluratu nauena diseinua izan dek, hau dek hau! Bueno hi, esandakoa, afaita gonbidatuta hago ta hitzeingoyau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude