Komunikazioak bidaltzeko deialdia (IEB2018)

Informatikari Euskaldunen XI. Bilkura (IEB2018)

Burujabetza teknologikoa

Donostia, 2018ko maiatzaren 17a

Komunikazio-deialdia

Informatikari Euskaldunen Bilkuraren XI. ediziora iritsi gara. Oraingoan, burujabetza teknologikoa hartu nahi genuke gaitzat.

Bilkura gune egokia iruditzen zaigu teknologiaren arloko burujabetzaren inguruko eztabaida sustatzeko. Arretaguneak askotarikoak dira. Jendarteak dituen erronka oinarrizkoenei heldu nahi diegu bereziki: zein komunikazio-azpiegitura behar diren, parte-hartze digitalerako tresnak, hezkuntza-sistemarako egokiak diren eduki eta teknologien planteamenduak, hizkuntza-industriarako estrategiak, garapen ekonomikoaren ereduari lotutako apustu teknologikoa, segurtasuna, pribatutasuna, arlo etikoak…

Informatikari euskaldunen bilkura izanik, gai horietaz ez ezik, informatikan euskaraz jarduteak berezko dituen bestelako gorabeherek ere izango dute lekua komunikazio-saioan. Ohi bezala, izandako esperientzien eta garatutako softwarearen berri ematea litzateke gure asmoa. Eta horretara dator, hain zuzen ere, komunikazio-deialdi hau.

Parte hartu nahi izanez gero, honako hau bidali behar da beheko helbidera:

  • Izenburua edo produktuaren izena.

  • Egileen izen-deiturak.

  • Orrialde beteko laburpen bat (PDF edo testu soila).

  • Harremanetarako helbidea, posta elektronikoa eta telefonoa.

Nora bidali

Ana Arruarte Lasa
Informatika Fakultatea
649 p.k., 20080 Donostia

Tel.: 943015065 Fax: 943015590
a.arruarte@ehu.eus

Egutegia

Laburpenak bidaltzeko azken eguna: 2018-02-14.
Egileei onarpena jakinaraziko zaie: 2018-02-21.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude