komunikazioetan sakontzen VI

Bazirudien ez ginela iritsiko, baina hemen gaude, komunikazioetan sakontzen serie honen azkenekoan! 13:25ean hasi eta 13:45ean bukatuko diren bi saio paralelo bakarrik izango ditugu kasu honetan.


S1 saioan Mikel Ihidoi Olaitzolak, Lankidetza-sareak gure eskuetan! izeneko komunikazioa aurkeztuko digu.

Bertan, kooperazio printzipioetan oinarriturik, pertsonak erdigunean kokatuaz eta sareak antolatuz, ekonomia ireki baterantz bidea egin asmoz, ohizko lan egiteko moduen aurrean alternatiboak diren lan-modu berriak garatzeko nahia eta bidea azalduko digute. Horretarako, CoDoer proiektua eta LinkedHitz topaketak aurkeztuz.


S2 saioan, EHIk, Euskal Herriko Ikastoletatik datozkigu IKASYS HOME eta E.ibilbide ekologikoa komunikazioak.

Ikastolen elkarteak eskuartean duen IKASYS sistema proiektu handiaren barruan, ikasleak etxeko giroan jarduteko beharrizanak sumatu eta identifikatu ostean, IKASYS HOME deitutako produktu berezia diseinatu eta ekoitzi dute. Koaderno digital hauen osagaiak, erabilpen gomendioak eta lanaren aurreratze irizpideak aurkeztuko dizkigute lehenengo komunikazioan.

Bigarrenean ordea, web 2.0k eskaintze dituen tresna digitalak erabiliz antolatzen diren hezkuntza-jarduerak dinamizatzea eta bultzatzea helburu duen E-ibilaldi ekologikoa proiektua aurkeztuko digute. Proiektu integratu eta osoa da, eta konpetentzia zientifikoak eta IKT konpetentziak ez ezik, ekosistema batean bizi diren bizidunei buruzko edukiak ere berenganatuko dituzte tresna honen erabiltzaileak. Baina zehaztasun gehiago behar izanen hobe izango da komunikazioaren aurkezpenera joatea.


Eta honekin amaitu dugu! Bai, bihar hemen ikusi ditugun laburpentxo batzuen aurkezpenak ikusi eta entzuteko gai izango gara. Nire ustez behintzat denak dira izugarri interesgarriak, beraz, batera edo bestera joanda ere ziur nago ez dela damurik izango. BIHAR ARTE BADA!

Iruzkinak (1)

Utzi erantzuna Mikel Ihidoi - @himikel(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude