Sare sozialak. Igor Leturiaren gogoeta Elhuyar aldizkarian.

Artikulu interesgarria argitaratu du Igor Leturiak Elhuyar aldizkarian IEB2011-ko gai nagusiari buruz.

Sare sozialetan preso da artikuluaren izenburua. Eta horra hor edizio digitalean letra handian bereizi duten paragrafoa:

  • “Sareak erabat itxiak dira: sare horretan dauden lagunekin elkarreragina izan dezakezu; beste sareetan daudenekin ez”

Alfatau blogak beste bi puntu azpimarratu ditu:

  • Beste
    fenomeno bat zabaltzen ari da, blogetan edo foroetan sortzen diren
    eztabaidak helarazten dira honelako sareetara, jendeak bere lagunekin
    partekatzen dituelako, azkenean sakabanatzen dira erakarpenak, hasierako
    blog edo foroa kaltetuz.
  • Beste
    aldetik, sare batean sortzen diren edukiak bertan geratzen dira,
    formatu estandar ez dagoenez ezin da eraman beste batera. Igorrek
    konparatzen du egoera gure posta elektroniko zerbitzuaren hornitzaile
    batek ez bagintuen uzten mezuak bestetara bidaltzea.

Bilkuran eztabaidatzeko materiala.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude