“Web 2.0 hemen”… eta orain, Informatikari Euskaldunen VI. Bilkuran

Hamaika urte joan dira informatikari euskaldunak biltzeko lehen topaketak egin zirenetik. Aurten, maiatzaren 10ean, VI. edizioa izango da, eta gai nagusitzat “Web 2.0 hemen” hartu da.

Mundu mailako amarauna (WWW edo web-a) asko aldatu da azken urte hauetan. Hasiera batean ezagutu zutenek gogoratuko dute amaraun zurrun eta estatiko hura, entziklopedia batean bezala informazioa –testu-formatuan, batik bat– bilatu eta eskuratzeko aukera baino ematen ez zigun web hura. Gaur egun, baina, amarauna eduki aldetik hazi egin da, eta berarekin dugun harremana ere izugarri aberastu da.

Hasierako web hartako informazioa enpresen eta norbanakoen web gune estatikoetan zegoen batez ere, eta teknikari adituek ezarri behar zuten, HTML eta JavaScript bezalako lengoaiak ezagutu eta menderatzen zituzten teknikariek, alegia. Bestalde, internauta arruntak egin zezakeen gauza bakarra nabigatzea zen, web orrietan zehar hara eta hona ibili, informazioa ikuskatu, eta interesatzen zitzaiona inprimatu edo bere ordenagailura jaitsi.

Egun web 2.0 delakoaz hitz egiten da. Web 2.0 kontzeptu bat da, eta, funtsean, lehen aipatu dugun amaraunarekiko harreman mota berri hori gauzatzeko teknika, tresnak eta filosofia bera biltzen ditu. Web 2.0ren bihotza erabiltzailea da, internauta. Erabiltzaile arruntak eskura du, orain, Interneteko eduki-sortzaile bihurtuko duen azpiegitura oso bat, eta langintza horretan lagunduko dion hainbat erreminta. Edukien sorkuntza ez ezik, parte-hartzea eta partekatzea, elkarrekintza eta lankidetza bultzatzen direla esango litzateke. Izan ere, eta esan bezala, web 2.0 ez baita teknologia hutsa: jarrera bat, filosofia bat ere bada.

Web 2.0 honen barruan ezagunenetarikoa den fenomenoa, beharbada, blogena da. Zer dira blogak? Hertsiki begiratuta, web orri arruntak direla esan daiteke, baina web orri horien sortzaileari nahiz bisitariei ohiko web orriek ez bezalako laguntza eskaintzen dien funtzionalitateaz horniturik daude. Blogaren sortzaileak, bere testuak sortu eta argazkiekin aberasteko, adibidez, laguntza emango dion programa eta tresna batzuk aurkituko ditu zerbitzarian; bere testua idatzi orduko, berriz, mundu mailako amaraunean edonoren esku –hala nahi izatera, jakina– jartzeko moduan izango da, ekintza horren azpian dagoen teknologiari buruzko jakintza berezirik izan beharrik gabe. Era berean, blog horren irakurleak eskura izango ditu irakurritakoari buruz ohar edo erantzunen bat argitaratzeko bideak ere –eztabaida publiko bati hasiera emanez, esate baterako–, edota testu horretarako helbidea erakutsiko duen esteka eratu eta beste nonbait txertatzeko. Blogen bidez, bestela inoiz argitaratuko ez litzatekeen hainbat eta hainbat gauza plazaratzen dira gaur egun, informazioa eta iritziak trukatu eta partekatzeko aukerak zabalduz. Blogak puri-purian daude, eta, eremu pertsonaletik at ere, arlo askotan erabiltzen dira: komunikabideetan, irakaskuntzan, enpresetan eta abar.

Aipatu beharreko beste arlo bat multimedia-materialarena da. Gaur egun oso erraza da norberaren argazkiak, bideoa eta musika web bidez besterentzat eskueran jartzea, horretarako hainbat zerbitzu eta tresna baitaude. Material hori web-eratzean, gainera, etiketatu egin ohi da –mota, gai eta beste hainbat ezaugarriren arabera–, eta horrela sailkatuta geratzen da, geroko bilaketa-lanak erraztuz. Zerbitzu horien bitartez, irudiak, bideoak eta kantuak oso modu erosoan trukatu eta partekatzeko bideak eskaintzen dira, eta baita material horri buruzko iritziak eta oharrak egin, plazaratu eta jasotzekoak ere.

Lankidetza bultzatzen eta sustatzen duten tresnak ere aurki daitezke web 2.0n. Horien artean, wikiak aipatu behar dira. Wiki bat erabiltzaileei edukia sortzeko eta eguneratzeko erraztasunak ematen dizkion web gune berezi bat baino ez da. Funtzionalitate horri esker, wiki bat elkarlanerako tresna paregabea da, hainbat pertsonak dokumentu bat bera hainbat lekutatik edita dezaten aukera ematen baitu, oso modu errazean –ediziorako arau berezi batzuk bete behar izaten dira–, eta web orrien azpiko lengoaia eta berezitasun teknikoen ezagutzarik izan beharrik gabe. Hartara, esan daiteke wikiak kolektiboki eratutako web guneak direla; wikion adibide nabarmenena aipatzearren, wikipedia delakoa aipatuko dugu, amarauneko milaka eta milaka erabiltzaileren artean sortutako entziklopedia erraldoia (hizkuntza batzuetan beste batzuetan baino handiagoa eta osatuagoa, jakina).

Web 2.0k gauza gehiago ere eskaintzen ditu. Sindikazioak, adibidez, aukera ematen digu gure web gunean –edo gure ordenagailuan bertan– harpidetuta gauden beste web gune batzuetako informazioa “jario” moduan jasotzeko, automatikoki. Horrela, gure egunkari edo aldizkarietan, edo gogoko idazlearen edo musika-taldearen blogean, plazaratutako azken berriak jaso ditzakegu, kaleratu orduko eta automatikoki.

Interneten ezagutzen ditugun gune interesgarrienak inorekin partekatu nahi izanez gero, berriz, edo guk geuk hainbat lekutatik atzitu nahi baditugu, aise igo ditzakegu gune horien estekak horretarako propio dauden zerbitzuguneetara, eta hantxe izango ditugu handik aurrera, sailkatuta, etiketatuta eta edonondik eskueran.

Azkenik, ezin bukatu hausnarketa bat egin gabe. Berriki egindako ikerlan batek erakutsi duenez (http://www.reuters.com/article/technologyNews/idUSN1743638820070418), web 2.0 guneek jasotzen duten parte-hartze maila oso apala omen da, bisitari gehienek sortu ordez jasotzea nahiago baitute, antza. Wikipediaren kasua alde batera utzita, non bisitarien % 4.6 sartzen baita zerbait editatzera, beste zerbitzu askoren kasuan zerbait igotzen dutenen portzentajeak oso baxuak omen dira, % 1 baino txikiagoak. Beraz, web 2.0k berarekin dakartzan teknologia eta laguntzak prest dauden arren, aktiboki erabiltzeko ohiturak eta jarrera parte-hartzaileak oraindik heltzeko daudela ematen du, nahiz eta, aipatutako artikuluan dioenez, bi urtetan % 668 igo omen den era honetako web guneen bisita kopurua.

Beste gauza asko ere aipa genitzake, baina sakondu nahi duenak hortxe dauka hilaren hamarreko hitzordua: Donostian, Miramoneko Teknologia Elkartegiko eraikin nagusiko aretoetan, informatikari euskaldunen seigarren bilkura izango dugu. Eguneko egitarauari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, jo UEUko Informatika Sailaren helbidera (http://www.ueu.org/groups/informatika/), eta jarraitu VI. edizioaren esteka.

Ana Arruarte eta Xabier Artola *
UEUko Informatika Saila

* Artikulu hau osatzeko, Gorka Julioren materialaz baliatu gara (Elurnet, UEU).

Iruzkinak (3)

  • By the end of the decade, The North Face became the north face outlet only supplier in
    the United States to offer a comprehensive collection of high – performance
    outerwear, skiwear, sleeping bags, packs and tents. Are you searching for
    inexpensive North Face Jackets for female on profit but you do not know the
    right way to store for low cost North Face Jackets

  •  

    There are a lot of reasons people cannot
    resist cheap northface jackets, as it
    is not only a kind of advanced outer wear which also more inexpensive compared
    to other clothing, but you can still look delight when you dress it. Since its
    the newest styles and many colors can create you different, meanwhile save your
    money a lot. There is no doubt in its excessive quality, it never receives
    complaints from consumers, if you know how to discover them online, it is
    likely for you to obtain them with a positive discount. Please pay attention to
    find out the way to acquire Discount North Face Jackets.

  •  

    One of the best places to find The North Face sale is on the Internet. Unbelievably you can hunt down this
    season’s jackets for up to 60% off the original price! It’s hard to turn down a
    deal like that, especially when you are used to paying full price for them.
    While Internet shopping is convenient for many, it also turns many people off
    because you must also pay for shipping to actually receive the products that
    you buy online.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude