Maiatzaren 7an ospatuko dugu Informatikari Euskaldunen Bilkura (IEB) eta aurtengo leloa “IEB2009: Teknologia berriak, gaur eta bihar” izango da.
Jardunaldiko gaia Internet izango da eta honi lotutako hitzaldiak eta mahai-inguruak antolatuko ditugu. Hori dela eta, euskaraz egindako edozein software-produktu aurkezteko gonbitea egiten dizugu.
Laburpenak bideratzeko azken eguna urtarrilaren 30a izango da. Argibide guztiak, UEUko web gunean aurkituko dituzu.
Animatu!