Araba, Gasteiz baino zeozer gehiago da

Lurralde Antolamendurako Gidalerroek “hirien sistema “deitzen den lurralde eredua ezarri dute,hortik dator Euskal Hiria deritzon hiri-eskualdea. Eredu honek hiriburuetan zentratutako polarizazioa dakar eta ezinbestean gainontzeko herri eta eskualdeak periferia izaerara marginatzen ditu. Eredu honek eragiten dituen  desorekak lurralde kohesioa urratu egiten dute.

Hori da hain zuzen ere Araba bezalako herrialde baten maila kritikoan gertatzen ari dena. Egoera hau salatzeko eskualde periferikoetan diharduten erakunde eta gizarte eragileak batu dira: UAGA nekazarien sindikatua, Arabako Kontzejuen Elkartea, Denon Eskola, Caritas eta herri txikietako apaiza talde bat. Aldarrikapena ere argia izan da: “Araba, Gasteiz baino zeozer gehiago da”.

Nabarmentzekoa da batera egite honetako partaideen aniztasuna, gauzak muga kritiko batera heldu diren adierazle. Hiriburuan “Green Capital”-aren ospakizunak eta diruz hornitutako egitasmoak aurkezten diren bitartean, herrietako biziraupena kinka larrian dagoela aldarrikatu nahi izan dute.

Hedabideetan ere, Arabako herrialdera mugatzen diren El Correo-ren eta Diario de Noticias-en edizioetan baino ez da islatu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude