Bi deialdi interesgarri lurraldea eta hiriaren ikuspegi desberdin baterako

Bi deialdiren berri ematen dizuegu oraingoan, biak lurraldea eta hiriaren begiradari zentzu berri bat emateko asmoarekin:

Lehenengoa- Desazkundea Kolektiboak, Lurralde Antolamendurako Artezpideen berrikuspenerako Euskal Hiria deituriko egitasmoaren aurrean eritzi kritikotik lurralde eredu desberdin bat posible dela lantzeko egiten du deialdia, larunbat honetan, ekainaren 4an, Bilboko alde zaharrean dagoen Boltsa kultur-etxean, goizeko 10tan. Gidalerro modura, hurrengo testu honetan lurralde eredu eusgarri baterako indar ideak proposatzen dira, abiapuntu bezela. Hemen testua
Gai zerrenda:

1.- DoT / LaA ren analisi kritikoa egiten duen testua landu: azalpena, zalantzak argitu, ekarpenak jaso, etb…
2.- Taldeko lana DoT / LaA  testuaren inguruan eta ekarpenak landu.
3.- Asanbladan DoT / LaA ren inguruko kritika herrikoia hedatzeko eta lantzeko akzio eta hedapen plana

Bigarrena.-Gasteiz Transizioan taldeak, ekainaren 11rako, leku askotan zabaltzen ari den Transition Towns ekimenari helduz, “Bagoaz…teoriatik ekintzara” deituriko topaketa antolatu du. Apirilean antolatu zituzten hitzaldien osteko bigarren urratsa da hau. Orokorreko hausnarketa eta sektorekako (etxebizitza, energia, mugikortasuna, nekazaritza, osasuna, …) lan taldeak antolatzea da proposatzen da, azken urratsa transiziorako metodologia honetan aurreikusten dan Ekintza Plana lantzea litzateke.

Beraz, haserretua dagoen orok badu, lanerako gogoa izanez gero, bere sentimendua eta konpromisua bideratzeko aukera nahiko.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude