Euskal Hiria: Lurralde Antolamendurako Arteztarauen berrikuspen erretorikoa


1997
urtean onartu ziren Erkide Autonomoan lehen aldiz Lurralde
Antolamendurako Artezpideak (LAA). Onartzeko erabili zen Dekretuak,
hamar urteko indarreko aldia aurreikusi zuen. Beraz, 2007 urtean egin
behar zen araututako berrikuspena, baina egun, oraindik, lehen
dokumentuak baino ez dira ezagutzera eman “Euskal Hiria”
izenburupean.

Dena
dela, aurreko LAA-ren ildo beretik abiatu dela antzeman daiteke,
euskal hiriburuen buruanitzeko sistema” deritzonaren erretorikari eutsiz. Hiriburuak hartzen ditu erpin gisa, fluxuen
diagrama
bat marrazteko norabide eszentrikoetara abiatzen diren
gezien bitartez. Gauza da, aurkezten den mapak Erkidego Autonomoa
jartzen duela erdigunean, fluxu guzti horien iturburua balitz bezela:

baina
ez da hori errealitatearen mapa, beste
hau baino:

eta
hiri-sistema horri itsu-itsuan
jarraituz hiri globalak vs hiri globalizatuen arteko hierarkia
harremanak agintzen du, eta hor menpekoen sailkapenean agertzen gara,
erabat.

Lurralde
antolamendua fluxuen diagrama hauetan oinarritzean, hiriburuak,
sistemaren erpinak, jarduera nagusien jatorri eta helmuga bihurtzen
dira, eta obsesioa orduan erpinen arteko distantzia murriztea da.
Obsesio honek gidatzen du azpiegituren politika, eta ordainetan (eta
kostu hau ez dute sustatzaileek aipatzen ezta kalkulatzen), erpinen
artean (sistemaren nodoak dokumentuak erabiltzen duen hizkuntzan)
dagoen lurraldea, trantsizio-eremuaren izaerara mugatzen du, funtzionaltasunaz hustuz.
Azkenean, Marc Augé-k azaldu zuen paradoxaren ildotik,
ez-lurralde
esanahi-gabekoan erortzen da, erpinen artean-erdian, hirien-sistema
ideologia honek eraginda. Hartu AHT-a, eta emaitza hori gertatuko da, hiri
nagusien arteko lurraldea, inolako geltokirik gabe, trantsizio eremu
hutsalean bihurtuko da.

“Euskal
Hiria” pentsamendu korronteak, emaitza horren jakitun, baina, erdi mailako hiriak
eta eskualde egiturak aurkezten ditu, hiriburuen nagusitasunaren
oreka nahi gisa. Baina, ez 1997 urteko bertsioan ezta oraingo
berrikuspenean, eskualdeak ez dute inolako egitura organikorik, ez
dira erakunde edo erabakitzegunez hornitzen, aipamen erretoriko hutsa
dira. Iritzi honen adierazle da, LAA-ren garapena diren Zatikako
Lurralde Egitamuak (PTP) ez direla eskualdeetan landu ezta onartu,
hiriburuetan baizik -Foru Aldundiak eta Jaurlaritza- lurralde tutoretzaren zuzeneko ariketan.

Hiri-sistema
diskurtso honek ezinbesteko dituen fluxuen biderkatzeak ez du
kontutan hartzen, laster gainera eroriko zaigun erabateko zartada,
petrolio ekoizpenaren gailur-jotzea, alegia. Etengabeko fluxuen ekonomia
hau, energia xurgatzaile ase-ezina da. Erantzunik gabe uzten den
galdera eta zalantza nagusia da, hiri-sistema estrategia honek nola
eutsiko dio energiaren hornidura krisi aldi batean?
. Ulertezina da
(ikerlarimari
neutral
petoenaren ikuspegitik ere beharko luke) energia
ekoizpen-kontsumoaren paradigma iraultzear dagoen une honetan,
fluxuen gezi-multzo horren aldeko ekinean gotortzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude