Urbs, polis eta civitas (I): Hiriaren gaineko erabaki estrategikoak hiritarren partaidetza lehenetsi gabe?


Urbs,
hiri fisikoa, geografikoa irudikatzen du, polis hiri instituzionala
eta civitas hiritarrak edo hiri soziala. Gaur egun, hiru osagai hauek
Hiri termino bakarraren barruan sartzen dira, bereizketarik gabeko
erabilera nahasi batean. Hiri planeamendua, hiri kudeaketa, …eta
antzekoaz ari garenean, “hiri-urbs” formalari lehentasuna ematen
zaio, eta “hiri-polis” esparruak bere gain hartzen du erabakiaren
abagunea, modu monopilistiko nabarian, eta ondorioz “hiri-civitas”-a
bigarren maila baztertuan geratzen da, akaso, izaera aholkatzaile
ahularekin. Erabakitze eredu honek gainera beste sakoneko paradoxa
bat dauka: udal gobernuak agintaldi mugatu baterako izendatzen dira
(4 urte),
eta erantzukizunak ere epe horretaraino neurtzen dira;
baina aldiz, hirigintza plangintzaren arloan une bakoitzean hartzen
diren erabaki estrategikoak betirako baldintzatuko dute hiria bera
,
eta bertan bizi diren hiritarrak. Esan genezake legetimitate mugatu
horrek defizit demokratiko nabaria duela barnean, eta emaitza azkenean…
bistan dago.

Aldi
berean, kontuan izan ustelkeria
instituzionalaren hedadura, bereziki udal erakundeetan, eta zein
kausaltasun estua (kausa-ondorio) duen “hiri-polis” horrek
hiri-urbs”-an gaineko erabaki estrategikoak hartzeko jarraitzen
duen jarduera monopolistikoarekin. Erradikaltasunetik oso urrun
dauden erakundeak ere, hirigintza eta harekin lotutako kontratazio
publikoa jarri dituzte ustelkeriaren “arrisku gune”-en
erdi-erdian. Horren adibide Estatu mailako Herri Kontuen Epaitegien Biltzarra. Iruñako Adierazpena.

Ustelkeri
modu hau, eskandalu publikoaren mailara heldu denean, hala nolako
neurriak hartzera behartu du “hiri-polis” delakoa. Horietako
batzuk gaur egun hain zabalduta dauden konpromiso etikoak eta
abarreko eszenaratzeak dira. Legedi aldetik ere egin dira saiakerak
gauza bere onera eramateko iragarpenarekin. Horrela Udal Araubidearen
Oinarrizko Legeak (7/1985 Legea) azken eguneratze baten bitartez,
kargudun guztiei bere ondasunen derrigorrezko adierazpena eta interes
nahasketaren arriskuagatik izan ditzaketen bateraezintasunak aldez
aurretik ezagutaraztera behartzen ditu (75.7 artikulua). Gainera,
kargua utzi eta hurrengo bi urteetan mugatua dute bere jarduera
pribatua, hori bai, behar bezalako konpentsazio bat jasota (75.8
artikulua). Baina ustezko kontrol mota hau, “hiri-polis”-a
osatzen duten pertsonen auto-adierazpenetik abiatzen da, eta sinistu
egin behar. Gauzak nola jarraitzen duten ikusita, ez du ematen
sistema honek emaitzarik lortu duenik…

Praktika
zabaldu hau azaltzeko atsotitz zaharrera joko dugu: “aukerak
egiten du lapurra
”. Gertakari ukaezina
da, hiria gobernatzen duten erakundeetan, erabaki estrategikoen
eskumena alderdien ordezkaritzak monopolizatu duela. Erabaki-gune
hauek pertsona gutxik osatzen dute, baina ostera, jendaurreko kontu
ematearen kultura ez da batere sendotu, desoreka nabarmena dago.
Hortaz, bide bakarra monopolio horiek desegitea da, “hiri-polis”-atik
hiri-civitas”-era egin beharreko eraldaketa osatuz. Erabaki gune
monopolistak ahalbidetzen dituzten “aukerak” desegertaraztea da
bidea. Galdera da, legeen aldaketa sakonei itxaron ote beharko zaizkie erabaki-prozedura mota horiek aldatzeko? Laburbilduz, ba al
dago biderik hiri-civitas ereduan sakontzeko oraingo legeditik
abiatuta?

Post
honetan, egon dauden bideak arakatuko dira, baina esandakoa,
borondatea jarri behar da, eta egun dauden zantzuak ez doaz norabide
horretan. Nabarmendu beharrekoa da (zentzu negatiboan), Euskadiko
Udal Legearen aurreproiektuari begira, EUDEL-ek (Udalen Elkartea)
ezagutzera eman duen proposamen bateratua
. Adi, txosten honetako 35
orrian ozenki emandako epaia: (gaztelaniaz bakarrik argitaratu den
bertsiotik itzulia
)

“…Zehaztu
beharrekoa da hiritarren partehartzea, toki-politika publikoentzako
legitimazio “gehigarria
lortzeko tresna dela, baina ez dela udal gobernuak duen erantzukizun
politikoaren ordezkotzat hartu behar. Horrela ba, pentsaezina da
hiritarren partehartzea oraingo gobernu ereduaren “alternatiba”
bezala ezartzea, toki politiken kalitatearen hobekuntzarako tresna
bat baizik ez delako”

Harrapazak…!!!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude