Euskal kostaldea, rekalifikazio urbanistikoak eta gizarte ekimenaren auzibidea

Normal
0

21

false
false
false

ES
X-NONE
X-NONE


/* Style Definitions */
table.MsoNormalTable
{mso-style-name:”Tabla normal”;
mso-tstyle-rowband-size:0;
mso-tstyle-colband-size:0;
mso-style-noshow:yes;
mso-style-priority:99;
mso-style-qformat:yes;
mso-style-parent:””;
mso-padding-alt:0cm 5.4pt 0cm 5.4pt;
mso-para-margin:0cm;
mso-para-margin-bottom:.0001pt;
text-align:justify;
line-height:12.0pt;
mso-line-height-rule:exactly;
mso-pagination:widow-orphan;
font-size:11.0pt;
font-family:”Calibri”,”sans-serif”;
mso-ascii-font-family:Calibri;
mso-ascii-theme-font:minor-latin;
mso-fareast-font-family:”Times New Roman”;
mso-fareast-theme-font:minor-fareast;
mso-hansi-font-family:Calibri;
mso-hansi-theme-font:minor-latin;}

Azken sei hilabeteotan, Euskal kostaldeari eragiten
dioten Auzitegi Gorenaren bi epai deigarri ebatzi dira, oraingoan onerako. Lehena,
Barrikako itsaslabarretan ezarri nahi zen txaleten urbanizazioa
(komunitate-kide den Aldiri blogean aipatua); eta bestea Urdaibai Biosfera
Erreserbaren
itsasadarrean antzerako beste promozio inmobiliario bateri
buruzkoa. Baten batek, oraindik uste izango zuen horrelakoak Mediterraneo
aldean besterik ez zirela posible, agian hemengo kultura instituzionalak, edo
bestelako uste erratu batengatik, ba hemen ez genituela horrelako “asuntorik”.
Erratua ze jakin besterik ez dago, hemengo dirua noraino dagoen nahastuta
auzipean dauden “asunto” entzutetsuetan: Kutxak Andaluzian edo Murtzian dituen
aferak kasu.

Bi kasuetan, ingurumenaren babeserako eremuak zirenak
(planeamendu orokorrak horrela sailkatua), eta une jakin batean, herri
arduradunek (Udala batean, eta Jaurlaritza bera bestean) zatikako aldaketaren
bidezidor prozesala erabilita (azkarra eta batez ere ustekabean pasatzen
delako), bere izaera urbanistikoa erabat aldatu eta urbanizagarri “bihurtu”
zituzten (rekalifikazioa, ulertzeko). Horren aurrean, gizarte ekimenak auzitara
jo zuen… eta irabazi egin ditu bi kasuetan !!!.

Barrikako itsas-labarrak (auzibidean egon arren urbanizazio lanekin hasi ziren)

Bi epaiak aztertuta, ondorio juridiko paretsuak atera
daitezke:

– Landa-lurra edo urbaniza ezina bezala sailkatua dauden
eremuek, bere funtzio urbanistikoa betetzen dutela, hain zuzen ere ingurumen
eta landa jarduerekin lotutakoak. Beraz, ez direla bazterreko edo eremu marjinalak,
hiria haraino noiz zabalduko zain geratutakoak. (aurreko artikulu batean dago
oinarri juridiko hau aztertuta sakonean).

– Plangintzarako eskumena duten erakundeek hartzen dituzten
erabakiak halabeharrez arrazoituak izan behar direla. Gainera, ez duela balio
edozein argumentu erabiltzea (lotura formala betetze hutserako); ordea, eta
legediaren aginduz, interesa publikoa hobeto sustatzen duen erabakia bakarrik
dela zilegi azpimarratzen dute (kasu bietan, ingurumen babesarena, alegia).

Muga kontzeptual horrek ezartzen du, hain zuzen, Auzitegi
Gorenak esaten duen modura, herri administrazioek bere jarduerarako debekatuta
duten arbitrarikeria (interesa publikoan eusgarririk ez duen jarduera denean).

Urdaibaiko itsasadarrean rekalifikatu zen Kanala eremua

Gainera, bi epaiek, aurrekarien kontakizuna egiten
dutenean, sakoneko errealitate kezkagarri bat islatzen dute:

– Erakunde publikoek, haien erabakitzeko prozeduretan ez
dutela behar besteko barne kontrol instituzionalik. Nola liteke bestela,
Urdaibaiko kasuan, inolako aldeko txosten teknikorik eta juridikorik gabe, 27
hektareako rekalifikazio bat onartzea Patronatuko Osoko Bilkurak?

– Auzitegietara heldu baldin badira (eta rekalifikazioak
atzera botatzea lortu !!!), Erakundeetatik kanpo dauden gizarte eragileen ekimen
eta arduragatik izan da (talde ekologistak oraingoan). Zer gertatuko zen modu
boluntarioan ari diren elkarte hauek ez bazuten esfortzu hori egingo? Eta
kontutan izanda gure parajeetan “gizarte zibila” deitu ohi denak duen
ahuldade kronikoa, hurrengo “ekitaldi” baterako indarrik nahiko izango ote dute
berriz Urdaibain eta Plentzia aldean (edo beste eskualderen batean)? Orduan zer?

Azken gogoeta bezala: hiriari eta lurraldeari eragiten
(astintzen) dioten erabaki estrategikoak, eta lege-aginduz gune publikotik
egiten direnak, pertsona gutxiegiren eskuetan daude.

Epaiak osorik hemen:

– Urdaibaikoak: Auzitegi Nagusia eta Gorena

– Barrikako epaia Gorenean

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude