Udal Hirigintzaren Hamar Aginduak (eta IV): Hirigintza Eusgarri edo Iraunkorra

Gure Hirigintzaren azken urteotako historia, erabateko hazkundekerian
eroritako kronika bat da, hirigune berrien eraketan zentratuta. Gaur egun
aldiz, hirigintza, garapen eusgarria edo iraunkorraren betebeharretara lotu
behar da, hazkunde horren eraginak murriztuz, eta dagoen hiriaren birgaitzearen
aldeko apustua eginez. Europar Batasuna norabide horren alde egiten ari da,
adibidez, Europako Lurralde Estrategiaren bitartez, edo oraintsuago Hiri
Ingurumenaren gaineko Arloko Estrategiari buruz Batzordeak prestatu duen
Jakinarazpenean, eta Europako Hiri Iraunkorrei buruzko Leipzig-eko Gutuna.

Azken tendentzia, hiribilduaren aldekoa da, eta urbanizazio sakabanatuaren
arriskuak azpimarratzen ditu: ingurumen kalteak, gizarte bazterketa eta
energia, eraikuntza eta azpiegituren eguneratzeak sortzen dituen ekonomi
kostuak. Lurzorua, gainera, aktibo ekonomikoa izateaz gainera, natur baliabidea
da
, urria eta berritu ezina. Ikuspegi honetatik, landa-lur osoak du aintzat
hartzea merezi duen ingurumen balore bat, eta lurzoruaren liberalizazioa ezin
da lur-sailkatze neurrigabeko batetan oinarritu, aldiz, beharrizan ekonomiko
eta sozialei bere neurrian erantzungo dion erantzukizun osoz egindako lurzoru
hirigarriaren sailkatzea da bidea
. Hiri lurzoruak, eraikitako hiriak alegia,
badu ere bere ingurumen balorea, kultur sortze kolektibo bezala, eta etengabe
eraldatuz doana, eta horrenbestez, haren gaineko plangintzak birgaitzea eta
erabilpen anitza sustatu behar du.

Aurreko bi pasarte hauek ez dira literatura urbanistiko hutsa, Estatuko
Lurzoruari buruzko 8/2007 Legearen Zioen Azalpenetik
hartuta daude. Bere
aldetik., EAE-ko Lurzoru Legeak ere, bere Hirigintzaren Oinarrien artean,
lehena, Garapen Iraunkorrarena ezartzen du. Hiri-garapenerako irizpide bezala,
lurzoruaren okupazioa eusgarria izan behar dela ezartzen du, hortaz,
hazkundeari ekin aurretik, lehentasuna izango du beti lurrak birgaitzeko eta
leheneratzeko lanak
, berriz erabiltzeko moduan egon daitezen. Horrela, batetik,
gune urbanoak barreiatu eta sakabanatzeko joera baztertuko da; bestetik,
lurraldeak bere oinarrizko funtzioari eutsiko dio; eta bestetik, erabilerak eta
jardunak era askotarikoak izanik, espazioan egokiro uztartuko dira, jendea
ahalik eta gutxien mugiaraziz” (3 art).

Hirigintzaren Eusgarruitasun edo Iraunkortasuna

 

EAE Nafarroa Estatua
3 art 4 art. 2 art

 

Estatuko Legeak, bere 15 artikuluaren aginduz, Hirigintza Planeamendua
Ingurumenaren gaineko Eraginaren Azterketa osatzera behartzen du, hau da
Apirilaren 28.ko 9/2006 Legeak ezartzen duen prozedura. EAE-n 183/2003
Dekretuak arautzen du, baina halabeharrez gaurkotu egin beharko da (noizko
auskalo….), ze Estatuko Legeak helburu eta araudi zorrotzagoa ezartzen ditu.
Adibidez, oso garrantzitsua eta Europar Batzordeak eta Auzitegi Nagusiak orain
arte sarri exijitu dutena (2001/42/CE Arteztarauak horrela aurreikusten
zuelako) , “Zero Alternatiba” delakoa ere neurtu egin beharko da (hau da,
plangintza eta egitamua ez gauzatzearena).

Gainera, hiri plangintza berri bat onartzeko dokumentazioaren barne,
urbanizazio berri horren ondorioz sortu edo ezarriko diren azpiegitura berriak
Udal Ogasun Publikoari eragingo dioten kostuaren Memoria landu beharko da. Amaitzeko,
nobedade nabarmena izango dena, Elkarte Autonomoko Legediak ezarri behako duen
epemugan (zain dagoen beste enkargu bat Jaurlaritzan), Udalek, euren hirigintza
plangintzaren burutze mailaren jarraipenari buruzko txostena aurkeztu beharko
dute, ingurumen eta ogasun-ekonomiaren iraunkortasuna neurtu
z. 

Baina dena dela, ez da ahaztu behar, Oinarri eta Azterketa hauek Legearen
zehar duten garapen urria, eta azken finean oraindik ere orokorregi lantzen
direla, eta erabaki organoen diskrezionalitatea eremu zabalegietan mugitzen dela.

Ordea, honek ez du esan nahi, Legearen alde hauek eraginkorrak ez direnik,
eta urratu ezkero, ezin direnik auzi-bidean defendatu. Jurisprudentziaren
doktrina da, Hirigintza arloan Udalek diskrezionaltasun eremu bat dutela, baina
Auzitegi Konstituzionalak ere finkatua du, aukera desberdinen arteko hautatze
ahalmen hau, epaitegi eta auzitegien legalitate kontrolpean sartzen del
a. Arlo
teknikoetan sartzeak dakarren zailtasunak, ezin duela hirigintza plangintzaren
eskumena, Konstituzioaren 24 artikuluko berme judizialaren oinarrizko
zereginetik kanpo utzi. Hautatze diskrezionalaren eremuak, arbitrarietatean du
bere muga; Konstituzioaren 9 art eta Herri Administrazioen Araubidearen 30/1992
Legearen 41 artikuluen aginduz, erabaki arbitrarioak legez kanpokoak bait dira
edozein kasutan
.

Hortaz, Plangintzaren bitartez hautatzen diren hiri-ereduak beti izan behar
dira arrazoituak
, eta Legean bertan idatzita dauden Oinarriak ezartzen dituzte
eskumen eremu horren mugarriak. Aipatu ditugun, bai bertoko zein Europa mailako
Erabakiak, Gutunak, Estrategiak… Udalen hautatzeko ahalmena norabidetu egiten
dute, ezinbestean; gero eta zailagoa gertatzen da Eusgarritasun edo
Iraunkortasun Oinarri hauetatik aldentzen den hiri-eredu hautaketa bat legalitate
barruan arrazoitzea
. Auzitegi Gorena aspaldi hasi zen Udal Plangintzak
indargabetzen, adibidez, Plangintzaren Memoria oso eskasa aurkeztegatik, edota
alternatiba desberdinak ez aztertzeagatik,…hain zuzen ere diskrezio-hautatze vs
arbitrarietate doktrina
hau aplikatuz.

Hiri ereduen Iraunkortasunari buruzko irizpide, adierazle,… neurgarriak
zenbat eta zehatzagoak bihurtu orduan eta nabarmenago gertatuko dira
arbitrarietate hutsean diseinatutako hiri eredu eutsi ezinak. Blog honetako
aurreko artikulu baten, Kataluniako Dekretu baten aipua egin genuen, hiri
hazkunde berriak sortaraziko luketen mugikortasun premiak neurtzera behartzen
zuena, oso adierazle neurrigarriak aurreikusita. Hori da bidea, hirigintza
eusgarri-iraunkor baterako, azken finean hiri bizigarriak antolatzeko, hiri-ingurumena
eta bizi kalitatea eskutik batera doazela aintzat hartzea
, alegia.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude