Udal Hirigintzaren Hamar Aginduak: III Hirigintza Soziala

Hirigintzaren Hamar Aginduei buruzko artikulu sorta honekin jarraituz, Udal
Hirigintza Plangintzak, sozial arlotik aintzat hartu behar dituen aginduak eta bete
behar dituen helburuak aztertuko ditugu, oraingo honetan. Arlo sozialean,
dudarik gabe, hiritarron oinarrizko eskubidea den etxebizitza duin eta irisgarri
bat izateko helburua gauzatzea dago, eta baita ere ahaztu gabe, Aginte Publikoek
espekulazioari aurre egiteko duten betebeharra.

 
1) Etxebizitza duin, egoki eta irisgarria izateko eskubidea gauzatzeko
ahalmenak

Konstituzioaren 47 artikuluak, hiritar guztioi etxebizitza duin, egoki eta
irisgarri bat izateko eskubidea onartzen digu, eta Aginte Publikoei (beraz,
hiru aginteak deitzen ditu- Legebiltzarra, Exekutiboa eta Judiziala-) eskubide
hori gauzatzeko agindua ematen die.

Lurzoruaren politika publikoak hartu izan du bere gain orain arte eskubide
hau gauzatzeko ahalbideak jartzea, eta hor dago, orain arteko porrotaren gakoa.
Beste politika publikoak ez bait dute inolako ardurarik hartu; alderantziz,
justu kontrako politikak bideratu dituztela baieztatu daiteke: politika
fiskalaren kasua, edo larriagoa oraindik, ekonomi sustapenerako politikak beti
hartu du auzitan Hirigintzatik “eskuartze eta araudi” gehiegi jartzen
zitzaizkiola ”lurraren merkatuari”.

Baina tira, oraingoz, goazen Lurzoruari buruzko legediak ze bitarteko
eskaintzen dituen.

Aspaldidanik ezaguna den teknika, Plangintzan ezarri beharreko estandarrena
da. Hau da, Legearen aginduz, derrigorrez, Udal plangintzaren bitartez
hiritartuko diren lurzoru sektore berrietan, sustapen edo babes publikodun
etxebizitzak egiteko “gorde” beharreko eraikigarritasuna
. Etxebizitza publikoen
sustapenaren eskumena Elkarte Autonomoetara bideratuta dagoelarik, alde asko
dago, bata eta besteen artean. Estatuko legediak, minimo bat jarri berri du: %
30; EAE-n eta Nafarroan, Legearen alde formaletik baino ez bada ere, kopuru
horiek gainditzen dira.

 

EAE Nafarroa Estatua
% 75 lurzoru hirigarrian
 % 40 finkatu
gabeko hiri-lurzoruan
(80 art)
% 50
(52 art)
% 30
( 10 art)

Ñabardura interesgarri bat egin beharra dago, EAE eta Nafarroaren arteko
estandar honen errealitatean. Horrela, Nafarroan, Udal guztiek dute etxebizitza
publikorako estandar hau ezartzeko betebeharra, baina, EAE-n, aldiz, 3.000
biztanletik gorako Udalek
baino ez daude Legez “lotuta”. Atentzioa deitzeko
moduko bereizketa, batez ere, herri txikietan bizi direnentzat. Zein
justifikazio sozial du EAE-n egiten den herri txikienganako bereizketa honek?

 
2) Lurzoru Ondare Publikoak

Legeak, etxebizitzaren gaineko eskubidea gautzeko aspaldidanik sortutako
tresna bat da, (1976.ko Lurzoru legetik dator), baina agian, Udalengandik
iruzur gehien pairatu duena ere izan da.

Legearen aginduz, Udal guztiek dute Lurzoru Ondare Publiko bat eratzeko
agindua
. Gainera, Ondare hau, Udalak dituen beste ondasun guztiengandik aparte
eratu beharra dago, betetzeko helburu zehatzak bait ditu: nagusiki, babes
publikodun etxebizitzak eraikitzea.

Zein ondasunek osatzen dute, Ondare bereiztu hau: Plangintzaren
egikaritzean lortutako lursail eta eraikigarritasun eskubideak (gutxienez legez
agindutako plusbalioaren % 10); erositako, trukatutako edo desjabetutako lurrak;
Udalaren urteko aurrekontutik bideratu beharreko % 10, eta beste batzuk… Beraz,
oinarria da, hirigintza ekimenetatik jasotako diru edo ondasun sarrerak, ezin
direla Udalaren beste zeregin edo egitamu batzuetara desbideratu
; hirigintza
jarduera publikoak eragindako plusbalioak, lehentasunez, etxebizitza
eskubidearen aldeko politikak egiteko berrinbertitu behar direla
( beste bigarren
mailako helburu zilegi batzuk: hirian dauden degradatutako guneen birgaitze
obrak, interes publikoko jarduera ekonomikoetarako lurzorua edo udal ekipamendu
publikoak).

Epaitegiak sarritan jaso dituzte Ondare Publiko bereiztu honi, eta batez
ere Legez ezarritako helburuei Udalak berak egindako iruzurren gaineko
salaketak. Diru asko mugitzen da eta…

 

EAE Nafarroa Estatua
111 art eta hurren 223 art eta hurren 33 eta 34 art

3) Espekulazioaren aurkako neurriak

Lurzorua baliabide natural eta urria da, eta gainera, ekonomilari erratuen
iritziaren kontra, inoiz ez da izango konpetentzia perfektua lortuko duen
merkatua, beste arrazoi potoloen artean, “merkantzia” ezin delako garraiatu eta
gainera, duen balioa, kokapenak berak ematen diolako. Hemendik helduta,
baliabide urri baten balioa puzteko, gordetzea eta ez merkaturatzea da
estrategia primarioetako bat.

Dena dela, azken urte hauetan, inoiz baino lurzoru gehiago urbanizatu eta
etxe gehien eraiki arren, eta teoria ekonomiko guztien kontra, azken produktua
(etxeak) inoiz baino gehiago garestitu da, aldi berean. Baina, adi, horrek esan
nahi du, hurrengo menderako urbanizatzeko zegoena, 10-15 urtetan burutu dela,
eta beraz, “baliabide erreserbak“ ikaragarri urritu direla; beraz, aurreikusi
daiteke datozen urteotan hainbat eta hainbat udalerrietan, pendiza
eraikiezinetara sartu aurretik, geratzen diren lursail eraikigarriekin kriston
tentsio espekulatiboak gertatuko direla.

Lurzoru eraikigarrien gaineko espekulazio motak, bitan bereiztu daitezke,
haien eremuari erreparatuta: bata, urbanizatuko diren lurretan eta bestea,
hirigune historikoetan.

Legeak ezartzen du, Udal Plan Orokorrak bere garapenerako sekuentzia
logikoa zehaztu behar duela
, urbanizatu behar diren landei dagokienez, eta bestalde,
jada hirigunean dauden orubeak eraikitzeko eta lehendik dauden eraikinak
birgaitzeko epe mugak jarri behar dituela. Epe hauek igarota, jabeek ez baldin
badute gauzatzen, Legeak jabego pribatuari erantsita dion funtzio sozialaren
urratzea gertatzen da
, eta ondorioz, Udalak badu ahalmena eta agindua (biak
batera), ekimena beregain hartzeko
. Udalak, beregain hartze hau, hiru modutan
bideratu dezake: desjabetzea, derrigorrezko salmenta edo betearazpenerako
esleipen administratiboa.

EAE Nafarroa Estatua
133, 189, 203 art 87, 105, 121 eta 177 art 31 eta 32 art

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude