UDAL HIRIGINTZAREN HAMAR AGINDUAK II: gardentasuna udal kudeaketan

Bigarren artikulu honetan, informazio
publikoarekin erabat lotuta dagoen beste aginduen atal bat aztertuko dugu,
Hirigintzaren kudeaketa publikoan Legez egon behar den gardentasuna, alegia.
Azken urteotan, ardura publiko honen inguruan ustelkeri sistema organiko larri
bat eratu izan da, hain larri eta nabarmena, ze azkenean, erakunde
publikoenganako konfiantza bera ere errotik astindu du.

Hirigintza Legedi berriak, nolabaiteko neurri
zuzentzaileak ezartzen saiatu dira, eta aldi berean aurretik zeuden batzuk
eguneratu; baina aurreko artikuluan azpimarratzen genuen bezala, arazoaren
konponketa, ez da etorriko horrenbeste lege erreformatik, kudeaketa publikoan
jarduteko
prozedura irekiago eta partehartzaileagoak abian jartzetik baizik.
Beraz, kudeatzaileen konpromiso etikoa da kinkan dagoena gaur egun.

Dena dela, aztertu ditzagun, arduradun
publikoengandik gardentasuna erreklamatzeko legediak ematen dizkigun
bitartekoak:

1.-
Hitzarmen urbanistikoak

Hirigintza legediak eta planifikazioak, batez ere
duten derrigorrezko publikotasunagatik, kudeatzaile askorentzat, lotesleegiak
suertatzen ziren. Horrela, beste arlo publikoetan gertatu den bezala, Zuzenbide
Publikoarengandiko ihesa prozesua areagotu da. Ihes, edo iskin egite honen
paradigma, Alkate edo Zinegotzi-arduradunek, lurjabe eta sustatzaileekin sinatu
dituzten hitzarmen urbanistikoak izan dira. Askotan, interesa publikoak jokoan
daudenean, legez negoziatu ezinezko diren arloak ere negozio bihurtu izan dira.
Honi, “mahai-zapiko hirigintza deitu izan zaio (jatetxe karuetan sinatzen bait
ziren hitzarmen mota hauek).

Legegileak, azkenean, eta hitzarmen urbanistikoen
ondorioak sortu dituzten eskandaluei muga jarri nahian, modu berezian arautu
izan ditu (bazegoen ere sakonago ekin eta arlo gutxi batzuetara mugatzea
hitzarmenen ahalmena). Horrela, negoziatu daitekeenari muga jarri dio: hain
zuzen ere, ezin da hitzarmen bidez onartutako plangintzaren aurkako edozer
eman
, eta bestalde, salbuespen edo dispentsak debekatuta daude. Amaitzeko, hau
dena, jendaurrera ateratzeko, legearen aginduz, hitzarmena onartu aurretik
informazio publikorako epea
ireki behar da, aldizkari ofizialean egin beharreko
iragarpenaren bitartez.

 

EAE Nafarroa Estatua
Xedapen
Gehigarria
26 art 11 art

2.-
Arduradun publikoen jardueraren gardentasuna

 
Hirigintzak eta higiezinen negozioak izan duten
erlazio ustela, Udal mailan eman da ia osotasunean. Badira, jada, ahotsak
hirigintza eskumen Udal zereginetatik ateratzeko eskatzen dutenak, eta Erkidego
Autonomoetan zentralizatzea, kudeaketa modu hau errazagoa bait da
kontrolatzeko. Oraingoz, Legegileak ez dira horrenbestera ausartu, baina,
Udalen erregimena arautzen duen Legea (Ley 7/1985 Bases de Régimen Local)
Estatuko Lurzoru Legearen Xedapen Gehigarrien bitartez aldaketa batzuk jaso
ditu.

 
a) Plangintzari iruzur egiteko erabiliena izan den
teknika, Plangintza berari zatikako aldaketak eranstea izan da (“rekalifikazio
famatuak). Jakina da, Plangintza Orokorraren onarpen prozesuak beti sortzen
duela hiritarren ikusmina, baina, behin onartuta, zatikako aldaketei buruzko
Aldizkari Ofizialetako iragarkiak ustekabean pasatzen direla. Ba , oraindik
aurrera, Udalen Araudiari buruzko Legean, 70 artikuluari atal berri bat erantsi
zaio: honen aginduz, lursail baten sailkapen urbanistikoaren aldaketa onartu
aurretik, lursail horrek aurreko bost urteetan izan dituen jabeen zerrenda
argitaratu behar da.

 
b) Alkateek eta Hirigintzaren ardura izan duten
Zinegotziek urteotan emandako interesen nahastearen inguruko espektakulua mozteko
asmoarekin, 75 artikulu berriak, pertsona horiek dituzten interesen arloko
gardentasunerako neurriak ezartzen ditu. Horrela, Udal Idazkariaren ardurapean
dagoen “Interesen Erregistroa” delakoaren araudia gaurkotzen da. Erregistro
honetan Udal ordezkariek dituzten ondarea eta edozein motatako Elkarteetan
dituzten partaidetzen adierazpen formala sinatu behar dute. Erregistro hau
urtero eguneratu behar da, eta (oso garrantzitsua) jendaurrean argitaratu behar
da. Bestalde, 75 artikulu honi, 8 atal bat gaineratzen zaio: Hirigintzaren
arloko kudeaketa ardura duten udal ordezkariak (zinegotziak eta baita udal
erakundeetako kudeatzaileak, zuzendariak,…) behin kargua utzita, hurrengo bi
urteetan debekatua
dute hirigintza, eraikuntza, edo zeharka bada ere gai
horrekin zerikusia duen inolako jarduera profesionalik burutzea.

 
3.-
Hirigintza Diziplina

Hirigintza Plangintzari betidanik egin zaion
iruzurrik ohikoena, arau juridiko izaeragatik duen agintea ez betearaztea izan
da. Berez, Hirigintza Legediak, eta aspaldidanik (1976 urteko Lurzoru Legetik)
mota guztietako aginte emate, ardura argitze, prozedura, etabarreko … tresna
eraginkorrak ematen zizkien Udal arduradunei. Hortaz, ez da legediaren hutsunea
izan horrenbesteko lege hauste eta iruzur ahalbidetu duena, arduradunek haien
erantzukizunei uko egiteko dagoen “kultura politikoa, baizik (berriro ere
interesen nahasketa eta ordezkatzea). Beraz, Lege berriek ez dituzte arlo
honetan berrikuntza askorik ekarri, aurretik bazeuden tresna horiek, beraz
orain ere eraginkorrak izaten jarraitzen dute, behin eta gauzatzeko “etika
politiko”
berri bat nagusitzen baldin bada. EAE.ko Lurzoru Legeak honela
berretsi du ardura hau bere 204 artikuluan: “Udalak arduratuko dira Lege
honetako xedapenak eta osatzeko eta garatzeko emandako arauak betetzea
zaintzeaz, Legean ezarritako helburuak betetzeko eta aldarrikatutako
printzipioak sustatzeko”, eta 2. atalean gaineratzen du, diziplinarako legeak
emandako “ahalez baliatzeari ezingo zaio uko egin”…… hala bedi.

 

EAE Nafarroa Estatua
204 art eta hurren 189 eta hurren ez dagokio arautzea

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude