Nola indargabetu Hirigintza Planeamendu bat ( II )

(Aurrekoaren jarraipena)

2.-
Planaren aldaketak ez du kalteordaina eskatzeko eskubiderik onartzen

 
Adierazpen honek, halako argibide bat behar duela
ematen du, ezta? ba, Legeak erabat egiaztatzen du. Estatuko Lurzoru Legeak
horrela ezartzen du (aurreko lurzoru legeek modu berean ezartzen zuten moduan,
bide batez esanda). Lege honen 3. artikuluak, zera dio: lurralde eta hirigintza
antolamendua funtzio publikoak dira, eta interesa orokorrei erantzuten die, eta
honek, lurzoruaren jabego eskubideari dagozkion betebehar eta ahalmenak
ezartzen ditu. Arautze honek ez du
inolako kalte-ordainik eskatzeko eskubiderik ematen.
(Esta determinación no confiere derecho a exigir indemnización).

 
Legearen aierazpen honek, gauza bat uzten du oso
argi : Plangintza bat aldatzean ezabatu edo murritzen diren aureikuspen
urbanistikoak, ez du inola ere
desjabetze baten izaera juridikoa
.

 
Azken esaldiaren harira, beste gai interesagarri
bat dabil aspaldi honetan interes inmobiliarioen ahotan, Estatuko Lorzoru
Legeak, bere 12. artikuluan ezarri duen sailkapenaren ondorioei buruzkoa,
alegia, batez ere lurzoruaren balorazioaren kontuan. Horrela, oraindik aurrera,
lorzoruak, alde urbanistikotik, bi
egoera baino ez ditu izango: landa-lurra eta hiri-lurra. Landa-lurra
izendatutako sailkapenaren barnean sartzen baita, plangintzaren aurreikuspenen
arabera, bihar-etzi hiritartuko den lurra ere. Baina plangintza garatu eta
urbanizatze lanak bukatu arte, ez du hiri-lurraren izaera bereganatuko.

 12 art. Está en la situación
de suelo rural:

 a) En todo caso, el suelo
preservado por la ordenación territorial y urbanística de su transformación
mediante la urbanización (…)

  b) El suelo para el que
los instrumentos de ordenación territorial y urbanística prevean o permitan su
paso a la situación de suelo urbanizado, hasta que termine la correspondiente
actuación de urbanización (…)

 
Lurzoruaren
sailkapen errealista honek (lurzoruaren egoera erreala bakarrik hartzen duelako
kontutan), eragin zuzena eta sakona du, bere balorazioa ezartzeko unean. Horrela,
20. artikuluan, lege bidezko balorazioak zein prozeduretan diren aplikagarri
ezartzen da. Haien artean, Herri Administrazioen ondarezko erantzunkizun prozedurak agertzen dira, eta hain zuzen
ere, prozedura hau da, Plangintza urbanistiko bat aldatzen denean sortu
litezken kalteak neurtzeko dagokiona (eta ez desjabetze batena).

 
Horrela,
azken baieztapenera heltzen gara: garatu gabeko plangintza aldatzen baldin
bada, benetan sortu diren kalteak bakarrik ordaindu beharko dira. Legeak bere 22 artikuluan argi ezartzen du zein den
landa-lur baten lege bidezko balorazioa, hain zuzen ere, bere landa-lur izaerari dagokion erabilera edo uztiatzeak emandako etekina,
ez besterik
. Eta badaezpada, berriro ere argitzen du, ezin izango direla
kontutan hartu, garatu gabe dagoen plangintza batek aurreikusitako
eraikigarritasunaren inguruan sortutako irudikapenak.

 22.2 art En ninguno de los casos previstos en el apartado anterior podrán
considerarse expectativas derivadas de la asignación de edificabilidades y usos
por la ordenación territorial o urbanística que no hayan sido aún plenamente
realizados.

 
Beraz, zein da, azken finean ordaindu
beharreko kaltea (
25 art), aldatuko
den plangintza horren une desberdinak kontutan hartuta:

 – Plangintza orokorraren aurreikuspena baino ez
badago: 0 €

 – Garapenerako Plangintza aurkeztu bada (Plan
Partziala, Plan Berezia,..): proiektu tekniko hori idazteko sustatzaileak ordaindu
duena (25.1 art)

 – Garapenerako Plangintza onartuta, eta urbanizazio
proiketua aurkeztuta badago: proiektu hoien idazte kostua + 24 artikuluan
ezarritako kalteordaina (Erkidego Autonomo bakoitzeko legeak ezarritako
plusbalien gaineko portzentaia, ezabatu edo murriztutako eraikigarritasunari
aplikatuta). Euskal Erkidego Autonomoan eta Nafarroan: % 10.

 – Urbanizazio obrak hasita baldin badaude: aurreko
egoeratan ezarritakoa + inolako baliorik gabe geldituko diren obren kaltea.

 Ondorioz,
legearen arabera ez dira, batuzk esaten duten bezela, horrenbesteko millioikada
eurotako kalteordaina …..ezta?

 
3.- Udal prozedura administratiboa eta
berehalako eraginkortasuna

 
Bada, erabakita Plangintza ezabatu edo indargabetu
egin nahi dela, zenbat itxaron behar da erabaki hori eraginkor bihurtzeko, hau
da, aurreko plangintza hori benetan indargabetzeko?

 
Lurzoruaren aurreko Legeek (1976 eta 1992
urtetakoak) bazuten horrelako erabaki bat eraginkor bihurtzeko hasieratik.
Horrenbestez, nahikoa zen, indarrean zegoen planeamendua aldatzeko, Udalak
hasierako onarpena egitea. Hasierako onarpen honek aukera ematen zuen, momentu
horretatik, obra baimenak emateko prozedura guztiak etenda uzteko, plangintza
aldaketa hori burutzen zen bitartean.

 
Erkidego Auotonomoko Lurzoru Legeak, bere 85 artikulan
aurreikusten du aukera hau, bere eraginetan zabalago gainera:

 85
art.-
Hirigintzako planei hasierako onespena emateko eskumena duten
administrazioek -Udala- , urtebetez gehienez, edozein eratako hirigintzako onarpen, baimen edo lizentzia emateko
aukera etetea erabaki dezakete
eremu edo erabilera jakin batzuetarako,
betiere plana egiteko edo, hala badagokio, aldatu edo berrikusteko bada.

 
Gainera, erabaki hau, denporan aurreratu daiteke,
ez delako hasierako onarpenarekin batera egin behar, derrigorrez, (hasierako
onarpenak beti eskatzen du dokumentazio jakin bat -62 artikuluan ezarritakoa-),
plangintzaren Aurrrerakinaren
onarpenarekin nahikoa da.

 
Eragingarria izan dadin, aurreko paragrafoan
aipatzen den etete-erabakia dagokion lurralde historikoaren aldizkari
ofizialean eta hedadura gehien duten egunkarietako baten argitaratu behar da.

Beraz, laburbilduz, berehala indargabetu daiteke
hain desegoki, garapenkerian erorita, babes publikopeko etxebizitzetan urri,
lurzoruaren okupazio neurrigabeko,….etab irudikatzen duen hirigintza plangintza
hori, eta bestelako oinarri desberdinetan –eta zentzuzkoagoetan- sustraituko
den plangintza berria.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude