Lurzoru Legearen garapena abian da: azeria oilotegira gonbidatua

Ikasurtea nagikeri puntu batekin hasteaz aparte
(topiko hutsa), Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintza Legearen inguruko nobedadeak
harridura puntu esnagarri bat eragin digu (inuzenteak gu).

Horrela, Lege honek, berez luzea izanda ere (244 artikuku), Erreglamendu
bidezko garapena aurreikusten du, indarrean sartu eta hurrengo urtean zehar.
Eskema klasikoa jarraitu ezkero, Plangintza- Kudeaketa- Disziplina hiru arlo
nagusiak hartuko ditu. Honaino dena logikoa eta atal batuztan beharrezkoa,
artikulu batzuk argitasun gehigarri zabala behar bait dute (“etxebizitza
tasatuen” inguruko nahasdura eta itzalak adibidez).

Politologiaren putzu sakonean muturra sartuta, adierazi daiteke, Lege bat
onartzeak, eta batez ere lege-proposamena aurkeztu eta defendatu behar duenaren
aldetik, negoziazio saiakera “irekia” eskatzen duela Legebiltzarrean.
Eta zer esanik ez, Lege honen kasuan bezela, sustatzailea botu-indar mugatu
batetik saiatu behar baldin bada. Baina jardunbide neketsu hori gaindituta
(hala edo nola), Gobernuan egonik, nolabaiteko “irakurketa sakon”
baten ondorioz, idazkerari, ilun edo nahasi geratu diren kontzeptuei,…
nolabaiteko “egokitzapena” eman diezaioke…

Gobernuek, Legeen garapenean sartzen direnean, onartutako Erreglamenduak,
legeari gordetako eremuan sartzen diren , hau da, bere mugetatik haratago
okertzen ote direnen salaketa, dialektika honen beste klasiko bat izaten da.
Badago politologian adagio maltzur bat honela esaten duena “Idatzi zuek
legeak eta utzi niri erreglamenduak
“.

Ba, Madrazo Sailburua, seguru honen jakitun izango dela, eta Lurzoru eta
Hirigintza Legearen garapena lantzeari ekin dionean, gogoratuta norainoko bide
latza igaro behar izan duen Legebiltzarrean onartzeko, Erreglamenduen bidetik,
aurreko tramitazioan sakrifikatutako “bitxiren” bat edo beste berriz
azaleratzeko nahia sortuko zitzaion…. edo agian ez, horrelakorik ez…

Ba ez laguna, ez, eta horren seinalerik nabarmena, eta nabarmenegia, lanak nori
esleitu dizkion jakitean ohartu gara ( begiratu hemen). Harrigarria !!!

Lege honek izan beharko lituzken sendotasunak eta bitarteko legalak, jokuan
dauden interesa publiko “sensibleen” neurrikoak izan beharko lirateke
(etxebizitzaren arazoa, hiri ingurumena, lurraldearen antolamendu zentzuzkoa,
mugikortasun jasangarria,…) eta azken urteotan ondo ezagutu dugu interesa
pribatuek nola dabiltzan tiraka, erotzeko ekonomi krisia eragiteraino (larrutik
ordainduko ditugu “tsunami inmobiliarioaren” ondorenak).

Eta nori esleitu Erreglamenduen idazkera, eta, interesa pribatuen piramidearen
puntan dagoen zerbitzu juridikoetako multinazional  famatu bateri (ez dugu
marrazoaren izenik aipatuko…badaezpada pleitoetan sartu gabe, baina, bere
webgunean  aski propaganda aurkitu daiteke: New York, Londres, Bruselan…
bulegoak, 800 abokatu plantillan….) Ez, ez, hauek ez du ematen Legearen
artezpide sozialak sendotuko dituiztenik, ez horixe….

Interesa publiko-orokorrak eta interesa pribatu-baztertzaileak argi eta garbi
banatu behar direla, eta interesen nahasketa gertatu ez daitezen neurri guztiak
gorde behar direla, ez ahal duzue uste ??

ba azeria oilotegira gonbidatu du Sailburuak….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude