Hirigintza Legearen aukera baztertuak III: Euskal urbea eta lurraldearen kolapsoa

Autonomi Erkidegoko Lurzoru eta Hirigintza
Legearen azterketa kritikoarekin jarraituz, oraingo honetan, Legearen ardatzean
nabaria den abaguneko ikuspegiak eta lurraldeak dituen mugenganako itsutasunaz
arituko gara.

 
Ukaezina da, Legedia zentzu orokorrean, unean
gizarte batek bizi duen abagune baten barruan sortzen dela, eta abagune horren
indarrak edo pisuak, legearen ikuspegi eta norabidea modu izugarrian
baldintzatu dezakeela. Historia modernoan, Estatu Batuetan XX mendeko 30
hamarkadan New Deal izenpean abian jarri ziren ekimenak lirateke modu honetako
legegintzaren lehen adibide historiko nagusia.

 
Gure kasuan, ez dago gehiegi azaltzerik ere, lege hau, higiezinen produktuen gorajotze
historiko baten abagunearen barruan sortzen dela
. Asko kritikatu da, lege
honen edukinean etxebizitzak hartzen duen pisua, ia legea bera
monopolizatzeraino, eta ondorioz, Lurzorua eta Hirigintza arloak, haren menpe jartzeraino
ere. Kinka larria erakusten du benetan, euskal gizartearen zati zabal batek,
eta batez ere belaunaldi oso batek, bizileku bat eskuratzeko dituen arazoak
(Jaurlaritzako Etxebizitza Sailak biztanlegoaren
% 90 egoera honetan
dagoela onartzen du).

 
Lege honen sustatzaileek (klase politikoak),
arazo honen konponbidea lege honetan dagoela errepikatu digute behin eta
berriz. Baina, bertan aurkezten diren neurriak, higiezinen ekonomiaren
abagunearen zorpeko dira, eta produktu hori bihurtzen dute jomuga, lurraldea
ikusmiratik galduz erabat.

 
Zentzu gabeko aurrera
ihes-egitea

 
Etxebizitza, errentagarritasun astronomikodun
produktu ekonomikoa bihurtzeak, bizilekua eskuratzea arazo sozial larria
izatera eraman du. 2/2006 Legeak proposatzen duen konponbide nagusia (edo
bakarra), babes publikoko araubide bati atxikitutako etxeak eraikitzeko
gutxieneko estandarra bermatzea da. Hau da, udal planeamenduan, eta
eraikigarritasun barria jasoko duten lurzoruetan, gutxienez, babes publikoko
etxeak egiteko eraikigarritasun berri horren % 40 (hiri-lurzoru finkatugabean)
eta %70 (lurzoru urbanizagarrian) gorde beharko da.

 
Beraz, bizilekuaren arazoaren konponbidea (
ze ez da etxe kopuru eskasiarena), hiriaren halabeharrezko hazkundearekin
lotzen da. Arazoaren konponbidea, garatzeko dagoen hiri berriaren bitartez
etorriko da, eta kontutan izanda, euskal gizartean beharrizan handia dagoela,
hiri hazkunde hori neurri zabalekoa izan beharko da. Jaurlaritzako Etxebizitza
Sailak 2010 urterako 107.000 etxe berri
behar direla esaten du bere Plan Zuzendarian.Honek, gaur eguneko etxebizitza parke osoaren % 13 gehitzea suposatuko
luke (egun guztira EAE-an 797.950 etxe daude. EUSTAT 2005)

 
Legearen eta Plangintza honen aurreikuspenak,
hazkundearen logika batetan oinarritzen dira, baina…. ez geunden ba,
garapenaren estrategia batetan? Ez al gara konturako dagoeneko hazkundeak mugak
dituela ?? eta lurzorua ezinbesteko oinarri fisikoa behar duen etxebizitza politika
honek are gehiago???

 
Etxebizitza Sailak egin ote du, 107.000 etxe
berri horiek lurraldean non sartuko diren ezagutzeko ikerketa prospektiboren bat??…
eta demagun, hala edo nola sartzen direla… orduan etorkizuneko
beharrizanetarako ze lurralde eremu geratzen zaigu ???

 
Euskal urbea :
Lurraldearen kolapsoa

 
Lurralde eremua betidanik izan da,
aurre-historian ere, edozein gizataldek bere errealiotatea eta etorkizuna
antolatzeko izan duen baldintza (aukera eta muga) nagusia. Baina,
industrializazioaren eraginez, etengabeko ekoizpenerako ahalmena da paradigma: “mugarik gabeko hazkundea”.

 
Lurraldearen kontuan ordea, baliabide honen
mugatasunaz ausnarketa egin behar izan dtuenak hartu behar ditugu guk kontutan.
Alegia, irla baten, itsasoz inguratuta bizi direnak. Horrela, jada 30 urte
direla, Britainia Handian eta industrializazioaren ondorengo urbanizazio
prozesuak muga hoien hurbiltasuna agerian utzi zuela eta, 1975 urtean, “Land
Community Act
deritzona argitaratu zuten (hemengo Lurzoru Legearen
mailakoa). Act edo Lege honen hitzaurrean, hurrengo epai hau aurkitu dezakegu: “ Irla honetan eskura ditugun baliabide
naturale guztien artean, handitu ezin den bakarra lurzorua da. Lurzoruaren
hornidura zehaztuta dago eta finkoa da ezinbestean. Herrialde txiki baten bizi
gara, populazio dentsitate handiarekin, eta ondorioz, lurzoru eskaintza ez dago
zehaztuta bakarrik, urria ere bada. Berebiziko garrantzia du, lurzoruaren
erabilera, gure lorzoruarena, modu egokian planifikatzeko betebeharrak”
(dena
esateko, Act honek ez zuen bizitza luzerik izan, Thacher Lehen Ministroaren 80-ko
hamarkada neoliberalak produktu inmobiliarioak lehen mailara eraman zituelako)

 
Euskal Herria ez da irla baten itxurara
heltzen baina ezin ukatu ia-ia, lurraldeak baldintza maila parekoak inposatzen
dizkigula (itsasoa iparraldetik, mendi katea pareleloan, ibar eztuak,…) eta
horretaz gain, Europako populazio dentsitate altuenetakoa dugu: EAE-an 293,7 biz/km2 eta Europar Batasunean
batezbestekoa 144 biz/km2
.

 
Baina badirudi gure legegileek ez dutela
sakoneko hausnarketarik egin, (erretorika uzteletik aparte): zenbat geratzen
zaigu lurraldearen okupazio totalera heltzeko? Hiriaren arazoak (dentsitate
bizikaitzak), jendearen bizilekuarenak edota jarduera ekonomikoak kokatzearenak,
beti ere lurralde berrien okupazioen kontura eraman daiteke? Eredu abstraktoen
munduak bakarrik jasan dezake etengabeko aurrera ihes egite hau… gure
lurraldearen errealitateak, ordea, alarma argiak piztuta daudela antzematera
eramaten gaitu.

 
Bilbao metropoli eremua

 
Metropoli izaera jaso duen eremu honetako
udal planeamenduak aztertuz, Udal batzuetako lurraldearen okupazio tasa kolapso
fisikora helduta dago jadanik. Baieztapen honen adierazgarri dira, udal plangintza
urbanistikoaren bitartez, udalerri osoa urbanizatuta duten edo laster
urbanizatuko duten hiri batzuk. Sestao
edo Portugaletek
adibidez, egun jada, ez dute landa eremurik edo “green
field” (teknikoki lurzoru urbanizaezina) hirigunea hazten jarraitzeko: 0 lurralde. Itsasadarraren beste
hegalean emaitza berdinetik oso hurbil dabiltza Getxo edo Leioa ere.

 
Aldameneko hiriguneak ere kolapso teknikoan
dira, kontutan hartzen baditugu, hazkunde urbanistikorako ezgai diren
lurraldeak izendatzeko Bilbao metropoliko Lurraldeko Zatikako Planak (PTP)
ezarritako erizpideak: %15-ko malda baino gehiago dituzten lurrak, uholde
garaian urperatu daitezkenak, naturgune baten sartutakoak edota aireportuak
sortutako kutxadura akustikoaren menpeko guneak (60 db-ko zarata maila
gainditzen dituztenak).

 
Gipuzkoako eskualdeak

 
Gipuzkoako lurraldea Bizkaikoa bainoare “zailagoa”
da, eta hori ondo dakite bertako historia urbanistikoa bizi (edo sufritu) izan
dutenak. Gainera, hiriguneek, mugikortasunerako azpiegiturakin lehiatu behar
dute lurraldearen okupazio nahian: begibistakoa da, zelako erabilera
desberdinen arteko gainjarriak dauden N-1 autobidearen ibilbide osoan
(Lasartetik eta Beasaineraino).

 
Deba-Goienerako LZP-an (PTP) lurraldeak hazkunde
urbanistiko gehiago jasotzeko duen ezintasunaren azterketa argia aurkitu
dezakegu, hori bai, diagnostikoaren atalean, gero proposamenari dedikatutakoan,
noski, aurrera ihes egitea da nagusi, berriro ere. LZP honen diagnostikoan (12.
orrialdea), nabarmen ikusi daiteke Gipuzkoa
osorako
hazkunde urbanistiko berriak jasotzeko gai den lurraldearen
urritasunaren kalkulua: % 5,5 baino
gutxiago da erabilgarria
. Deba
Goienean
, aldiz, koporua oraindik ere murritzagoa litzateke: %3,8. Azalera
kalkulatzera ere heltzen da, egin kontu: eskualde osoan 788 Ha baino ez dira gai etorkizuneko balizko hazkunde osoa
jasotzeko (eta gainera zati handiena gune bakar batetan konzentratuta, Oñatin).

 
Aukera
baztertua: Hirigune historikoen birgaitzea eta lurren berrerabilpena

 
Hau da, 1998 urtetik Europar Batasunerako hirien garapen jasangarrirako jarduera esparrua
(COM 1998-605)
deritzon txostenaren oinarriei heldu behar zaie.

 
EAE-an, orotara, 69 Gune Historiko daude, eta denak urbanistika eta sozial aldetik
gainbeherako egoeran. Horrez gain, 40-50 hamarkadan eraikitako auzoak ere kinka
berdinerako bidean dira, eta ondorioz arazoa larrituz joango da.

 
EAE.ko Lorzoru eta Hirigintza Legeak, 3
artikuluan hirigintza antolamenduak hiri garapenerako bete beharreko
printzipioak jartzen ditu, eta, ezarritako bost oinarrien artean, lurzoruaren
okupazioa jasangarria izan behar dela agintzen du, beraz, hazkundeari ekin
aurretik, lehentasuna izango duela beti lurrak birgaitzeko eta leheneratzeko
lanak eta hutsik dauden etxebizitzen erabilerak.

 
Baina oinarri edo printzipio hau adierazpen
erretoriko huts batetan geratzen da, gero, legezko xedapenetan, eta izaera
loteslearekin ezartzen ez bada. Adibidez, 55. artikuluan, udal plangintzak bere
Egiturazko Antolamendua deritzonean, errespetatu beharreko arauak ezartzean,
lehentasuna ematen dio, lurzoru berriaren okupaziorako estrategia zehazteari. 3
artikuluko printzipioak, sinesgarri bihurtzeko, bestelako araua eskatzen zuen:
hiriaren estrategia brown fields bezela
ezagutzen diren lurzoru hoietan zentratzea
, berrerabili, lehengoratu,
birgaitu…eta horrek nahiko ez direla egiaztatzen denean bakarrik, landalurren
okupazio berrietan hasi pentsatzen.

 
Lurzoru Lege honentzako ez da, antza denez,
egiturazko errealitate bat, egun EAE-an
34.247 etxe hutsik
eta inolako erabilerarik gabe egotea (EUSTAT.2005).

 
Dena dela, artikulu honen hasierako
baieztapenera bueltatuz, urte hauetan bizi dugun produktu inmobiliarioen “urrearen sukarra”, Lege honen barne
sakonean dago. Ez da ahaztu behar, produktu mota hau ez dela sustapen
pribatuaren interesekoa bakarrik, Herri Administrazioek ere ekonomia eredu honen
motore indartsu bat direla, eta oso modu tematian benetan, bestela begira,
Jaurlaritzako Etxebizitza Sailaz gainera, nola orain, Bizkaiko Aldundiak ere
(Bizkailur enpresa publikoaren bitartez) muturra sartu nahi duen negozioan,
“etxebizitza tasatuak” izena jaso duten produktu berri horren bitartez.

 
Azken datu bezela, Gune historikoetako etxe
eraikinak birgaitzeko, Jaurlaritzak dituen dirulaguntza programak, argi uzten
dute, klase politikoak ze interes gutxi duen, birgaitzearen erretorika,
sakoneko politika publiko baten bihurtzeko… (baina hau beste txosten baterako
puntua izango da).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude