Hirigintza Legearen aukera baztertuak II: bizi kalitatea eta espazio libreak

 

Jakina da azken hamarkadetako fenomeno
soziologiko garrantzitsuena, populazioaren hiritartze prozesu sakona eta
etengabea izan dela. Hari honetan, ezinbesteko bizigune bihurtu den hiriak
eskeintzen duen bizi kalitatea, ikerketa eta eztabida anitzen jomuga ere
bihurtu da. Zentzu honetan, ikuspegi snob batetik, hirian ezartzen diren
eraikinen singulartasuna, ikusgarritasuna, sinbolismoa,..etabarrek ematen omen diote
hiriari behar duen kalitate label hori. Baina, benetako bizikideentzako, abstrakziorako
eragiketarik egin gabe ere, eraikinen artean dabilen bizitasunak ematen dio
kalitatea bere hiriari (eta a contrario
sensu
, biziezak, edo sortzeko edo mantentzeko oztopoak kentzen dio
kalitatea). Beraz, eraikinen artean
geratzen den espazio hori da hiriaren benetako ardatsa.

 
Espazio honen ezaugarrietako bat litzateke,
ez dela berez agertzen, sortu egin behar dela. Gainera, hirian gertatzen diren
interesa desberdinen arteko lehian sartzen da, eta hiriko lurzoruak hartzen
duen balore ekonomikoa kontutan izanda, beste interesa hoien aurrean “lehiakortasun” profil baxu batekin esan
beharko.

 
Espazio
libreetarako legezko estandarra

 
Espazio hauek, hirigintza zeregin publiko
bezela jaio zenetik egon dira aipatutako interes desberdinen dialektikan, eta
halabeharrez, hirigintzak eman dituen arauen eta kodifikazioan ere. Horrela, gure
hirigintza testuinguruan, ez ziren 1976.ko Lurzoruaren Legerarte,
betebeharrezko neurri minimo batzuk ezarri. Ordutik, espazio libreetarako estandarra
bezela ezagutzen den babes legala eta hirigintza teknika jaso dugu. Kontu egin,
ordurarte, hiriaren plangintzaren egile eta kudeatzaileak zer nolako hiri
narridura eragin zuten, Lege bidez bermatzera heltzeraino, bederen, espazio librerako
neurri minimo bat. Beraz, tardofrankismoaren garaian marraztu ziren plangintza
urbanistikoetan, halabeharrez, estandar hori aurreikusi beharra zegoen. Egia
esan, eta garai horretan eta ondorengoetan eraiki ziren hiriaren gune berriak
errepasatuz, ez da ikusten aurrerapausu nabarmenik eman zenik (beti ere salbuezpenak
aipatu daitezke). Hiriguneen bizi kalitatearen eraldatze falta honen arrazoia,
estandarrak zuen entitate eskasean dago: 5
m2 espazio libre / biztanleko
(irudikatu mentalki 2m x 3m neurriak dituen
lauki bat).

 
Parametro hauen neurripean eraiki dira 70-90
hamarkadetako hiriguneak, eta ez da ezagutzen inolako ikerketa orokorrik, gure
udalerrietan 1976 urteko estandar hura noraino bete den aztertu duenik. Agian
ez da beharrezkoa datu zehatzak eskutan izatea, Portugalete, Sestao, Basauri,
Lezo, Errenteria, Lasarte… eta beste hainbat paisaia urbanoak gainetik
errepasatu besterik ez da behar.

 
Azterketa baten ondorioak hurrungoak lirateke
seguraski: eraikitze dentsitate handiak, poluzioa, azpiegitura metaketa, eta
hiri-morfologiaren eta irudiaren narridura. Azkenean, hiriaren eta bertako
biziaren kalitateren maila eskasa.

 
Argi dago hiri plangintza egile eta kudeatzaile askoren irudikapenean, espazio
libre hauek (terminologiak berak ikerketa semantikoa ere merezi du) disfuntzioak besterik ez dituztela sortzen,
aprobetxamendurik gabe geratzen diren eremuak bezela. Zentzu honetan
sintomatikoa da Hirigintza Plangintzarako Erreglamentuan bertan (1978 urtekoa),
espazio hauekin gertatu daitezken iruzurren aurkako legezko aurreikuspenak
barneratzea: gune berdeak edo oinezkoentzako enparantzak, estandarra betezeko,
gutxienez 1.000 m2 azalera izan behar dute eta barruan 30 m diametroko
zirkunferentzia marraztu ahal izatea bermatu behar da.

 
Eta honela, orain indarrean dagoen gaurko
legedira heltzen gara. Arlo honetan eta Erkidego guztien lorzotu legeetan
mihatuta, deigarria da, den denak, orain
dela 30 urteko hiri bizigarritasun estandarrak nahikotzat eman dituztela
,
hau da: 5 m2/ biztanleko espazio libreetarako.

 
EAE-ko eta Foru Erkidegoko Legeak hartuta
aztergai, hemen ere 5 m2-ko estandarra errepikatu da, beraz, egin kontu zer
nolako eraikin tarteak izango ditugun hemendik aurrera ere.

 
Gainera, beste ondorio kezkagarriago bat ere
atera daiteke, hain zuzen ere, estandar hori hirigune osoa hartuta bete behar delako, eta ez auzoz-auzoko maila
orekatu batetan
. Horrenbestez, gaurko hiriaren defizitek bertan jarraituko
dute, eta hirigune berrien gaindimentsioen kontura, justifikatuko da azkenean
estandarra bete dela. Sakondu dezagun:

 
– 5 m2/ biztanleko estandarra
hiri osorako neurri bat da, Sistema Orokorrak deitzen diren sailkapen
urbanistiko tradizionalaren hizkuntzan.

 
– Beraz, gertatu daiteke auzo
berri baten, hirigunetik aldendutako bazter batetan eraikiko den sektore berri
horretan, parke handi bat eraikitzea eta eremu horrekin estandar orokorra
betetzea lortzea. Kantitate auzira
murriztu daiteke beraz, kalitate eskakizun bat izan behar zena
.

 
Legegilea estrategia honetan pentsatzen ari
dela ematen du, ze lurzoru urbanizagarri berrietan, espazio libreetarako gorde
beharreko eremuak gain dimentsionatuta daude, estandar orokorrarekiko. Adibide
zehatza: EAE.ko Lurzoru Legeak (79 art) sektore berrietan, etxebizitzarako
erikitzen diren 25 m2 bakoitzeko, 10 m2 lurzoru bideratu beharko dira espazio
libreen sistema sarerako (80 m2 etxe moduloak = 32 m2/etxeko). Nafarroako
Legean, 35 m2 etxebizitza berri bakoitzeko edo eraikitako 100 m2 bakoitzeko (53
art). Kalkuladorarekin jarraituz, kontutan izanda, etxe bakoitzeko okupazio
tasa 2,76 pertsona/etxebizitzako dela (EUSTAT 2001), sektore berri horietan
espazio librerako eremua 11,6 m2/biztanleko izango litzateke, hau da, estandar
orokorra baino doblea. Gain dimentsio honek, hirigune historikoaren gabezia
larria konpentsatzeko balio izango du, kuantitatiboki, baina hori bai, urrutiko
eremu baten, irisgarritasun arazoak direla tarteko.

 
Zuzeneko
okupazioa deitzen den kudeaketa tresna

 
Baina bazegoen beste aukera bat hartzerik,
eta gainera, ezer inbentatu beharrik izan gabe. Ezagunak diren kudeaketa
urbanistikorako tresnak gaurkotuz egin daiteke, baina klaro !!!…. kudeaketa
publiko arduratsuaren arloan -oihanean- barneratu nahi izan behar da
horretarako. Aipatzeko, zuzeneko okupazioa deitzen den kudeaketa
tresna
dago hor, aspaldidanik, 1978 urteko Kudeaketa Urbanistikorako
Erreglamenduan sortu baitzen. Tresna honen bitartez, aldez aurretik lortu
daitezke dotazio publikorako lurzoruak, eremu horreri dagokion
eraikigarritasuna, jabeari, beste unitate batera lekualdatuz eta gainera
titularrarekin inolako hitzarmenik egin beharrik gabe. Tresna, hau, gaur egun
ere, EAE.ko Lorzoru Legearen 188
artikuluan eta Nafarroako 186 artikuluan aurreikusten dira.

 
Erabiltzeko
adibide bat
:
Hirigune historikoetan geratu diren fabrika zaharrak, erausteko dauden eraikin
handiak,… ikusten ari gara plangintza urbanistiko bitartez produktu
inmobiliario bihurtzen ari direla, eta gainera jabeek hiriguneko
eraikigarritasun bolumen bera erreklamatzen dutela. Guzti honen azken emaitza,
eraikuntza dentsitatea larritzea izaten da (dirutsa kostatzen diren etxe
barriak merkaturatzeaz batera…). Ba, imaginatu, Legeak espazio publikorako
estandarra hirigune finkatuan bertan ere lortu behar dela aginduko balu,
(kontutan izanda Lurzoruaren Legearen xedeetako bat hiriguneak biziberritzea
dela,… Zioen Adierazpenak dixit);
orduan, aurreikusitako kudeaketa tresna erabilita (zuzeneko okupazioa alegia), dentsitate
maila larria arinduko luketen espazio libre berriak sortu beharko lirateke.
Helburu hau, bestalde, Udalari sosik kostatu gabe lortuko lizateke, sasi
desjabetze hau (batzuk horrela ulertzen bait dute) espeziean konpentsatuko
litzatekelako, eraikigarritasunean alegia, baina beste eremu baten kokatzearen
truke.

 
Tresna hau erabiltzeko ostera, eta susmatzen
denez, Udalaren aldetik, benetako hiri
plangintza eta batez ere estrategia eskatzen du aurretik
: lekualdatuko den
eraikigarritasun hori zein unitate berrira bideratu eta bertan jada
sortutakoekin nola modulatu behar den dentsitate larritasun berri bat ez
sortzeko, baliatze urbanistikoak egoki kalkulatu, etab…

 
Bukatzeko: Lurzoru Legeak ez du hirigune
finkatuan espazio libreen estandarra betetzera behartzen, eta diskurtso
guztietan aipatzen den biziberritze helburuetarako ezinbestekoa da, gaurko
hirigune askotan, honelako espazioak sortzea. Legegileek, ez dituzte arau
lotesleak helburuen mailan jarri, eta horrek, aukera asko alperrikalduko ditu.
Baina, aztertu den bezela, tresna, egon badago, ezin da ukatu…. orain udal
plangintzagileen borodantearen esku geratzen da….

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude