HIRIEN ETORKIZUNA: GUADALAJARAKO ADIERAZPENA

Egunotan udal eta foru
hauteskundeetarako kanpainak abian jarri diren une honetan, berriro ere eta
aspaldiko kontua dela jakinda, konpromiso zehatzik gabe aurkezten zaizkigu
alderdien andana hau. Gure aldetik, ekimenerako aukera plazaratzen dugu. Hain
zuzen ere, Mexikoko Guadalajara hirian, 2004 urtean hirigintzaren arlo
anitzetan adituak diren talde batek landu zuen “Hirien Etorkizuna. Manifestu
proposamen bat” aurkezten dugu euskeratuta. Guadalajarako Adierazpena bezela
ezagutzen den manifestu honen inguruan, beste batzuen artean, Jordi Borja,
Oriol Bohigas edota Horacio Capel bezelako pertsonalitateak batu ziren.

 

Hona hemen, beraz,
zabaltzeko eta konpromisoak exigitzeko gonbitearekin:

 

 “GUADALAJARAKO
ADIERAZPENA: HIRIEN ETORKIZUNA”

 
Hiriak dimentsio desberdinak
hartzen ditu bere barnean, aldi berean urbs,
civitas
eta polis da. Utopiak
behar ditugu, eta hiria antolatzeko moduen alternatiben gaineko eztabaida.
Gizateriak disidentzien bitartez egin du aurrera.

 

Hiritarrok,
Hiria irudikatzeko erantzunkizuna berreskuratu behar dugu

 
1- Orain arte hirigintzaren
erantzunkizuna arkitekto eta ingenierien esku utzi izan da. Hauei onartu behar
zizkie lortutako emaitza onen meritua, baina aldi berean aurrera eramandako
jardueren ondorio kaltegarriak ere.

Hiri
arazoak izaera berezia
dute, eta horregatik aditu eta teknikari
desberdinen partaidetza eskatzen dute.

2- Arkitektuak kontrol berezira lotuko dira, eta susmopean jarriko
dira zaharkidura aipatzen dutenak, edo bere obrak “zerekin dialogoan” daudela
edo “esparru metafisikoak” osatzen dituztela esaten duten demagogoak. Inola ere
ez dira onartuko gune historikoetan “desinhibituta”, “ausarta”, “informala”,
edo “jostagarri” bezela aurkezten diren eskuhartzeak, edo “artistaren
askatasuna” baliatuz hiri-sarea edo dauden eraikinen egitura suntsitzen
dituztenak.

3- Arkitektoak gai izan
behar dira “gizakien beharizanetara egokituko den edozien eraikin teorian
proiektatu eta praktikara eramateko, eta aldi berean ederrak izan daitezen
ahalegindu” , hau da Albertik XV mendean osatutako ideala betzeko.

 

Ez
dago estetikarik etikarik gabe

 
4.- Hiria ederra izateko,
aurretiaz, erosoa, justua, aberatsa,
sozialki orekatua eta politikoki demokratikoa
izan behar da. Gizarteak
baldintza hauek betetzen baditu, gauza izango da, bere kabuz, formaren arazoei
konponbidea emateko, arkitektu eta bestelako teknikariak bere zerbitzura
jarriaz.

 5- Hirigintza, orainarte,
goitik behera landu eta inposatu izan da. Beste hirigintza desberdin bat behar
da, behetik gora datorrena. Teknikariak eta politikoak hiritarren beharizan eta eskakizunen zerbitzura jarri behar dira.

 6- Oinarrizko puntua
elkarrizketa da. Hirigintza arauak aldatu beharra dago, hiritarren partaidetza zabaltzeko.

 Gizarte mugimenduen papera
baloratu behar da. Partaidetza hirigintzaren oinarrizko bitartekoa bihurtu
behar da, eztabaida publikoa bermatzeko eta haren bidez, hartzen diren
erabakien kontrola eramateko.

 7- Hiriaren biztanleak
hiratarrak bezela hartu behar dira, eta ez
bezero gisa
. Baina aldi berean, ezin izango dute ezer erreklamatu bere
zergak ordaintzen ez dituenak.

 8- Eraikuntzak mugitzen duen
diru guztia legeztatu behar da. Ez
da onartuko etxegintza sustapenaren bidezko diru zuritzerik. Legezkontrako eta
uztelkeriaren aurkako borrokak dimentsio hau ere bereganatu behar du.

 9- Hiritarrak euren hirien
egitura eta antolaketarekin ados ez
egoteko eskubidea
dute, eta birgaitu eta berreraiki daitezen eskatzeko.
Baina guzti hau, biztanlegoaren mesedetan egin behar da eta ez etxegintza
enpresen alde.

 

 Hirigintza
plangintza beharrezko da. Plangintzaren aurkako saiakerak amaitutzat eman behar
dira.

 
10- Plangintza, lurraldearen erabilera eta hiriaren antolaketa arrazoiz egiteko ezinbesteko bitartekoa
da. Ezin da etxegintzaren interesen esku utzi, euren mesederako diardutelako, ostera,
gidatua izan behar da. Guzti hau gidaritza eta zaintza publikoaren menpe egin
behar da eta kudeaketa publikorako bitartekoak eskatzen ditu.

 Plangintzak, etorkizunerako helburuak eta jomugak ezarri behar
ditu, eta orainaren eraikitzerako lagungarri izan behar dira.

 11- Hiriaren biztanlego guztiari,
etxebizita bat eta ekipamendu publikoetarako
lorpide eskubidea bermatu behar
zaio.

 Etxegintzaren interesen
“Esku Ikustezinak” ezin izan dituzte etxebizitzaren arazoa konpondu, beraz, politika
publikoak behar dira hori lortzeko.

 12- Hiriaren gobernuak arau juridiko argiak behar ditu,
aurrera eramateko borondate ausarta eta betearazteko gaitasuna duen agintea.
Hau da, herri administrazio eraginkor
bat behar da.

 Legeria aurrerakoi baten
zentzua, plangintzak sorrarazten dituen plusbaliak
berreskuratzeko
bideetan dago, eta giza ekipamenduetan egiten den
inbertsioetan, eta baita, hirigintzaren irudikapen, kudeaketa eta zaintzan
hiritarren partaidetzari ematen zaion garrantzian.

 Hirigintza prozesu konplexua
da. Herri administrazioak hiri agente desberdinekin negoziatu behar du, bakoitzak
bere interesak defenditzen dituena, eta haien arteko istilu eta
desberdintasunetan tartekari lana egin, hiritar guztion onurarako. Negoziazio
eta tartekaritza honeri, administrazioak, sendotasunaren jarreratik heldu behar
dio, onura publikoa defenditzearren presioa egiteko ahalbidetuko dion legeria
baten oinarrituz..

 

 Forma
eta eginkizunaren arteko erlazioa ikertu behar da, eta forma eta giza
bizitzaren artekoa.

 
13- Historiak bildu eta
sedimentatu duena neurri zorrotzenean babestu behar da. Eraikitako ondare historikoak dituen aztarna
apurrak babestea funtsezkoa da, eta
guzti hau, etxegintza interesak eta arkitektu askok eraikitze berriaren aldeko
presiopean. Askotan ez dira biztanlegoaren beharrizana, etxegintza sustapenaren
logikak baizik, eraikinak erautsi eta berriak altzatzen dituena.

 14- Neurri gabe hasi da
energia eta ondasun materialen kontsumoa,
eta gizarte aberatsetan onartezinezko zarraskeriaren neurriak hartzen ditu.
Guzti honek muga bat izan behar du.
Hau da, garraio pribatu gutxiago, garraio publiko gehiago eta aire girotu
gutxiago esan nahi du.

 Zarraskia ezin da onartu,
ezta hiriaren eraikuntzan. Honek esan nahi du, hiribilduaren aldeko hautua egin
behar dela, eta etxebizitzen jabetza espekulatiboari mugak ezarri.

 15- Esparru publikoaren hiri tradizioa mantentzearen alde egin behar
dugu. Legeria eta herri administrazioen bidez babestutakoa. Arkitektoengandik,
giza harremanak, bilguneak eta hiribizitza erraztuko dituzten esparru publikoen
diseinua itxaroten dugu.

 Gogorarazi behar dugu,
baita, esparru publikoa denona dela eta denon artean mantendu behar dugula.

 
Azkena

 
Hiriak
eutsi eta iraun dezake
. Espekulatzaileei, iruzur egiten dutenei eta berekoiei aurre eginez, eta
baita, politiko ustel eta gauzezei eta teknikari harroputzei, jakintza
guztiaren jabedun sentitzen diren horiei aurre eginez.

 Horretarako, politikak,
zentzurik zabalenean egin behar du aurrera, ordenamendu juridiko demokratikoak,
hirigintza araudiak eta kudeaketarako organoek interesa publikoa defendatu
dezaten.

 Baina aldi berean, gizarte konpromisoa eta hiritarren ekintza
tinkoa
ere behar da.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude