Praktika fiskal sendo baterako oinarriak

Hona hemen, Bill Mitchell-en arabera, praktika fiskal sendo baterako sekuentzia makroekonomikoa[1]. Sekuentzia oinarrizko makroekonomiari dagokio:


(a)Gobernu subirano batek lan-indarra erabat enplegatua edukitzeko erantzukizuna du, errentak ez baitu gobernua mugatzen, zeren berberak moneta jaulkitzen duen.


(b)Enplegu osoak esan nahi du langabezia %2a  baino gutxiagokoa dela.


(c)Gobernu subirano batek edozein unetan merkatuan saltzeko dagoen benetako salgai edo zerbitzu eros dezake. Ez du inoiz gastu hori finantzatu behar. Familia batek, aldiz, gobernu subirano batek jaulkitako moneta erabili behar du. Familia batek beti bere gastua finantzatu behar du (sistema federal batean estatu-gobernuek eta gobernu lokalek egiten duten antzera).


(d)Ez-gobernuko sektoreak (maila agregatuan) berak jasotzen duen errentaren zati bat aurrezteko erabakitzen du. Aurrezteko desio horrek gastu erabakiei eragiten die; ondorioz, gastu fluxua gutxiagokoa da ekoiztutako errenta baino. Ezer gehiagorik gertatzen ez bada, orduan enpresek outputa murriztuko lukete eta errenta eroriko litzateke (baita enplegua ere) eta familiak konturatuko lirateke beraiek ezgai izango liratekeela nahi duten aurrezteko ratio lortzeko.


(e)Aurreko egoeran, gobernu-sektoreak gastu-zulo bat bete behar du, ez-gobernuko sektoreak gastu gutxiago (bere errentarekiko erlazioan) erabiltzeko erabakiak sorturiko zuloa, hain zuzen ere. Gobernuak gastuan bere ekarpen netoa handitzen badu (hots, aurrekontu defizita baldin badauka), gastu osoak errenta osoa berdintzen duen punturaino, orduan enpresek beren planifikaturiko outputen salmentak lortuko dituzte eta enplegu mailak gorde.


(f)Gobernu sektorearen egoera netoa (gastua ken errenta) ez-gobernuko egoera netoaren ispilu irudia da. Hortaz, gobernuko soberakin batek ez-gobernuko defizit bat berdintzen du, eta alderantziz. Beraz, baldin eta ez-gobernuko sektorea superabitean badago (aurrezki netoko egoeran), orduan errenta egokitzeak gobernuko sektorea defizitean jarriko du, berak egoera horretan egon nahi ala ez.  Baldin eta errenta erortzen bada ez-gobernuko sektorearen aurrezki portaera goraldiaren aurrean, eta gastu zulo hori betetzen ez badu gobernuko gastu netoak, orduan aurrekontu defizita handituko da (eta errenta egokitzeek zerga errenta jaitsaraziko dute eta ongizate ordainketak altxaraziko). Ondorioz, defizitean bukatzen da baina ekonomia egoera txarrago batean egongo da ondoko egoeran baino: gobernuak lehendabizi ez-gobernuko aurrezki desioak ‘finantzatuko’ balitu eta enplegu-maila altua gordeko balu.


(g)Hortaz, gobernu arduradun batek gastu maila nahikoak mantendu behar ditu, edozein aurrezki betetzeko.


Aipatutakoa agregatu zabaletan gertatzen da (gobernua/ez-gobernua). Ez da aipatu ez-gobernuko sektorearen deskonposaketa atzerritar eta barneko arloetan. Agregazio maila hori egin daiteke[2]. Baina aipaturiko praktika horretan, punturik garrantzitsuenak aipatu nahi izan ditut, ez besterik, analisia errazteko asmoz. Analisia erraza izanik, agian hobeki uler daiteke oinarrizko afera[3].


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude