Eurolandiari buruzko tasatze agentziak

Berriki S&P agentziak EBko zenbait estaturen zorraren kalifikatzea mailak jaitsi ditu. Ondorioz, gobernuak aztoratu dira.  Hona hemen Diru Teoria Modernoko aitaponteko batek dioena arazo horretaz[1]:  


(a)S&P txostenak ez dauka zerikusirik ekonomiarekin. Tasatze agentziek ez daukate inolako botererik.


(b)Beti monetaren jaulkitzaileak dauka boterea edozein batasun monetariotan.


(c)Eurolandian soilik EBZ-k du boterea.


(d)EBko egungo hutsegite politikoa euro liderren ideologia neoliberaletik haratago pentsatzeko daukaten ezintasunetik sortzen da.


(e)Izan ere, hutsegite hori irtenbideak bilatzeko aurrekontu defizitei egiten dieten arbuiotik dator.


(f)Horrek esan nahi du haien irtenbideek porrota garantizatzen dutela.


 


Gehigarri gisa, eta EBri dagokionez, ikus Mitchell-ek berak ukitutako zenbait gai: Tasatze agentziak eta interes tasak[2] eta kreditu kalifikatze agentziak legez kanpo jartzeko garaia[3]. Halaber, ikus ondoko gaiak: Nor da nagusi EBn? EBZ[4]. Europa salbatzearren, Europa beste era batera eratu behar da[5].


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude