Burbuilaren harrapariak eta biktimak

AEBetako hipoteka-konpainia handiek higiezin errealeko merkatuak puztu dituzte. Bien bitartean, hirietan zerbitzu publikoak mozten ez badira, tradizionalki hiriek eta udalek egin dutena egin behar dute: haien aurrekontu publikoak jabegoa zergatuz finantzatzea. Baina egungo merkatuan hori egiten bada, etxe-jabeak beren hipotekak ordaintzeko errenta gutxiagorekin egongo dira. Izan ere, zergetan ordaindutako errenta ez litzateke egongo eskuragarri bankariei ordaintzeko, hipoteken mailegu altuagoko interes-ordainketan kapitalizatzearren, gero eta prezio handiagotan etxeak erosteko.

Etxegintza ordain errazagoa eta zerbitzu publiko hobea alde batetik, eta prezio altuagoko etxegintzako aberastasun sormena bestetik, amerikar jendeak bigarrenaren alde azaldu dira –etxegintza hori hain garestia da ezen erosleak zor handitan jarri ziren, bankariei ordaintzeko. (Politikariak higiezin errealeko prezio handien alde agertu dira, prezio ordain errazagoetan jarri barik.)

Inork ez du aipatu zerbitzu publikoak ez mozteko, higiezin erreala zergapetu behar dela. Inork ez du diskutitu zer ekonomia mota egon daitekeen etxe-prezio baxuagoetan eta hipoteka-zor gutxiagoarekin.

Alderantziz, finantza-erakundeek dauzkaten banku-hipoteka eta bonoen balioa preserbatzeko beharra aipatu dute politikariek. Horiexek dira ekonomiaren aberatsenek, hots, biztanleriaren %10ek dauzkaten tituluak. Bereziki horiek mailegu forma hartzen dute, oinarriko %90a zorpean jartzeko. Eta ez dute nahi mailegu horien balioa moztea.

Zor gutxiago edukitzea eta jabego-prezio merkeagoak jartzea ona izango litzateke ekonomia osorako, baina anatema Wall Street-erako.

Bitartean, milioika etxe-jabek ikusten dute beren etxeen prezioa berek zor duten hipotekaren azpian egotea. Daukaten duda ordaintzea ala ez ordaintzea da. Askok ez dute aukerarik. Hipotekak dauzkate, zeintzuk berregokitu egin baitira interes-tasa handiagotan eta zordunek ordain dezaketen baino askoz haratagoko amortizazio-eskaerak behar baitituzte.

Jabego horietako hipotekak dauzkaten finantza-erakundeei ordaintze ezarekin mehatxatzen zaie, piramide ekonomikoa gorago mugituz, gailurreko inbertsiogileak eta hartzekodunak iristeko. Baten batek galdu behar du. Nork? Arrain handiek ala txikiek?

Erantzun logikoena, zor txarrak berregokitzea litzateke, ordainduak izan daitezkeeneko mailan. (Hauxe da historikoki egin dena, zordunei lagunduz, ez hartzekodunei.) Balantzea lortu behar zen, zor txarrak gutxituz -edo hobeto esanda, mailegu txarrak gutxituz.

Baina AEBetako Kongresuak beste bide bat hartu du. Zorrak ordaintzeko mailara ekarri gabe, etxe-prezioak berpizteko bidea topatzen ahalegintzen ari da (2008ko uztailean). Esperantza ondokoa da, alegia, ordaintzen ez duten oraingo hipoteka-zordunak, edo horren bidean daudenak, saltzeko egoera batean aurkitzea edo behar den dirua maileguz hartzea termino errazetan. Horrek segurtasuna emango lieke ez etxe-jabeei eta hipoteka-zordunei, baizik eta mailegu-emaileei eta espekulatzaileei, baita aseguru konpainiei ere.

Zein da puntua aseguruak erosteko, hipoteka lehenetsien kontra, baldin eta, azken finean, aseguru-erreserbak oso txikiak badira bolumen lehenetsi posiblearen aurrean? Aseguru-konpainiek beren dirua lortu dute politikak idatziz, ez ordainduz. Beraien kudeatzaileek jadanik hartu dute dirua eta alde egin. Hala ere, AEBetako Kongresukoak beraien finantza-bezero aberatsentzat arduratzen dira, ez subprime-ko hipotekako biktimentzat, ezta Wall Street-ek egindako zabor-hipoteken biktimentzat ere, edo barneko zein atzerritar erakunde-inbertsiogileei saldutako hipoteken biktimentzat ere.

Kontua ondokoa da: nola iraun dezake ekonomia batek milioika etxe-jabek ez ordainduz eta jabetza-aberastasuna zordunen eta hartzekodunen artean polarizatuz? Horixe zen 1930etan mundua depresioan sartu zuena.

Gauza bera gertatuko ote da gaur egun? Ala normal bilakatuko da egoera, egungo zorrak ordaintzeko are diru gehiago maileguz hartuz eta are zor handiagotan sartuz, interes konposatuen magia dela kausa?

AEBetako Kongresuko bankugintza-komiteko buruak jokatzen ari dira tradizionalki politikariek egin duten modura, finantza eta higiezin errealeko sektoreetan beren hauteskunde kanpainako babesle handiei lehentasuna emanez. Kongresua burbuilaren babesleei laguntzen ari zaie, ez burbuilaren biktimei. Plana hauxe da, etxe-burbuila birpuztea, gutxienez banku handiek eta beste finantza-espekulatzaile batzuek beren edukirik arriskutsuenak bertan behera uzteko behar duten denboran. Hipoteka horien atzeko kontabilitate balioak –eta haiek babesten dituen higiezin erreala- erabat fikziozkoak dira.

The Wall Street Journal-ek argitu zuen, Marxez geroztik sozialistek aipatu dutena: “Zerga ordaintzaileek ulertu behar dutena da Fannie Mae eta Freddie Mac [hipoteka-konpainiek] jadanik sozialismoa praktikatzen dutela, nahiz eta sozialismo mota hori tranpatia izan. Haien irabazia pribatizatua da baina haien arriskua sozializatua.” WSJ-k galdetu zuen ea gobernuak lagundutako enpresa horiek justifikatuta ote zeuden: “… eszenategirik okerrena kapital injekzioa izango litzateke, zeinak konpainiei (hemendik bi edo hamar urte barru) mozketa berbera berriz egiteko aske utziko baitie.”

Hipoteka-konpainia horiek salatuak izan barik, bonotan hamaika milioi dolarretan sarituak izan dira finantza-, aseguru- eta higiezin errealeko zor-berritzaile gisa hainbeste diru egiteagatik.  

Orain, konpainia handi horien lekua gobernuak hartuko du beroriek egindako zor txarren azken babesleko erosle modura. Hudson-ek ironikoki dioenez[1][1], hori Finantza-Sozialismoa dei liteke –alegia, Finantza-Kapitalismoa salbatzeko egoera, gutxienez piramide ekonomikoaren gailurreko erakunderik handienak salbatzeko (zeren “handiegiak [baitira] porrot egiteko”).

Kasurako, AEBetako Fannie eta Freddie konpainiek hipoteketan 5 x 109 dolar kontuko dutela –AEBetako etxe-hipotekako merkatuaren (12 x 109 dolar) ia erdia–. Haiek babesturiko hipoteken balioa ia AEBetako zor federal osoa da. Horrek esan nahi du, beraiek porrot egiten badute, zor federal nominala bikoiztuko litzatekeela. Baina gutxienez gobernuak beti inprimatu dezake dirua, Fannie eta Freddie delakoek bermaturiko hipotekak babesteko higiezin erreala ekitate negatiboko lurraldean erortzen ari den bitartean.

Hitz jario guztien gainetik, horrek esan nahi duena hauxe da: populazioaren gero eta bizilagun gehiago zorpetzea puntu batera non haien hipoteka ordaintzeak beraien errenta pertsonal eskuragarri gehiena bereganatzen duen.

Esan bezala, gaur egungo burbuila (eta horrekin batera arduragabeko mailegatzea) gobernuak babestu du. AEBetako hipoteka-konpainia handiek aktibo-prezioak puztu dituzte kredituarekin, zeinak historian zehar maila ezezagunean etxe-jabeak zorpetu dituen. Hori dela-eta, higiezin errealeko burbuila lehertu egin da. Hala ere, zor-arazoari irteera emateko bide bakarra balitz bezala, orain AEBetako Kongresua are zor handiagoa sortzen ari da, higiezin errealeko prezioak are gehiago puzten, kreditu gehiago hornitzen (etxe-jabeek ordaindu behar dituzten prezioak altxarazteko). Horrela uste da Burbuila-Ekonomiaren ez-errealitate finantzarioa erreal bilakatuko duela Finantza-Sozialismo bereziak.

Tartean, higiezin errealeko Finantza-Kapitalismotik aparteko irabaziak lortu dituztenak orain zera esaten dute, merkatuan gertatutako espero gabeko itzuli gaizto baten biktimak direla. Harritzekoa!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude