Nondik gatoz? Nora goaz?
Geure herriari, Euskal Herriari dagokionez, aspalditik daukagu argi, oso argi, ‘afera’.
Hona hemen gure apustu bakarra:
We Basques do need a real Basque independent State in the Western Pyrenees, just a democratic lay or secular state, with all the formal characteristics of any independent State: Central Bank, Treasury, proper currency1, out of the European Distopia and faraway from NATO, being a BRICS partner…
Euskal Herriaren independentzia eta Mikel Torka
eta
Esadazu arren, zer da gu euskaldunok egiten ari garena eta zer egingo dugun
gehi
MTM: Zipriztinak (2), 2025: Warren Mosler
(Pinturak: Mikel Torka)
Gehigarriak:
MTM klase borrokarik gabe, kontabilitate hutsa da
Nazioarteko egoera, alta, gero eta gehiago korapilatu da.
Argi dagoenez, II. mundu gerla eta gero ezagutu genuen polo bakarreko sistema edo sistema unipolarra, multipolar bihurtu da: Mundu Multipolarra Versus Unipolarra.
Hortaz, nondik gatozen esan dezakegu.
Hauxe izan da bidea: mundu eta sistema unipolar batetik, non AEB nagusi bakarra izan den, urtetan zehar…, pixkanaka mundu eta sistema multipolar batera, akatsak akats, iritsi gara.
Nik neuk inolako dudarik gabe, mundu berezi horretan, non BRICS nahitaezko erreferentzia den, jarri nahi dut Euskal Herri independentearen kokagune aproposa.
Ez dago beste aukerarik.
Gutxi garela aukera hori proposatu dugunok? Noski. Agian bakarra naiz. No problem!
Maila teorikoan, irtenbide duin bat eskaini behar zaio geure herriari. Ez da inolako utopiarik. Ez dut sinesten horrelako kontzeptutan.
Nik, behintzat, ez dut beste aukera errealik ezagutzen.
Badakit gehiengo (ia) osoa autonomista hutsa dela, nahiz eta oso noizean behin independentzia aipatu. (Gero eta gutxiagotan!)
Badakit GKS, Ikasle Abertzale, eta beste batzuk ‘hortxe’ daudela, independentziaren esparruan kokatu nahiz edo…
Sorry, ez zaizkik horiek guztiok interesatzen. Egin dezatela beren bide propioa. Uste dut ekonomia mailan oso-oso atzeratuta daudela, EH-ko beste alderdi, sindikatu eta talde asko bezalaxe…
Gauzak argi esan behar dira…
Hortaz, ekonomian hauxe da neure proposamena: Moneta -Teoria Modernoa2 (gehi klase borroka, XXI garren mendeko Marx!)
Testuinguruaz, ikus: Lau mugarri historiko
Geopolitikaz, hauexek dira nire gidariak:
NBE dela eta: Alfred de Zayas, Francesca Albanese, …
NAPE dela eta: Scott Ritter, Jeffrey Sachs, …
Beraz, hemendik aitzina, horiexek izango dira nire aztertzeko gaiak.
Noiz arte? Harik eta hiltzaile (gehi laguntzaile) guztiak NAPE-ren aurrean ikusi arte!
Ad Majorem Vasconum Libertatem
1 This way, our new Basque government will have infinite money to deal with. (Gogoratzekoa: Moneta jaulkitzaileko kasu guztietan, Gobernuak infinitu diru dauka.)
2 Dakigunez, geure aspaldiko gidariak hauexek dira: Warren Mosler, Bill Mitchell eta Randall Wray.





