Zer gertatzen da sistema geopolitikoan?
Genozidio baten aurrean ote gaude?
Ukraina dago alde batetik: Zelenski txotxongiloa oso ongi babestuta (AEB, Pentagonoa, NATO, Europar Batasuna, gehi EFTA eta abar).
Palestina dago beste alde batetik (GAZA eta Palestina, oro har).
BRICS dago inguruan…
Eta teoria ekonomiko berri bat prest laguntzeko (MTM: Moneta-Teoria Modernoa).
Ezkerra erabat galduta nonahi.
Eskuma harro leku askotan.
Prest ote gaude dena ikusteko eta behar dena ikasteko?
Kontraesanak, iruzurrak, tranpak, suetena ez dena aldarrikatzea eta behin eta berriz ‘apurtuta’ egotea…
Ondorioz, izugarrizko sarraskiak, soilik alde batetik bultzatuak…
Tartean zabor hutsa (Epstein eta enparauak) eta aparteko sufrimendua…
NBE (Nazio Batuen Erakundea) gaindituta, ICC (International Criminal Court) alboratuta, eta Mossad nagusi… aspalditik gainera (baita gure Euskal Herri txikian ere!).
Eman begirada luze bat ondoko lanari: Mundu multipolarra versus unipolarra (https://www.scribd.com/document/974404267/Mundu-Multipolarra-Versus-Unipolarra) izenekoari.
Urte Berri On!




