Larunbat honetan elkarretaratuak, udaletxearen aurrean…
Ongi dakigunez, bi estaturen propaganda, ez da inolako irtenbiderik.
Ezer Izatekotan, Israelen aldeko amerikarren jokoa da, ahazturik aldez aurretik inbasio bat egon zela. (Gogoratu ondokoa: https://twitter.com/i/status/1737958935624085508)
Irakurritakoa:
S.O.S Rafah
Gernika Palestinak herri ekimenak behin eta berriz salatu duen bezala, pasa den urritik, Palestina eta, bereziki, Gazako Zerrenda, benetako genozidioa pairatzen ari da Israelen eskutik. Palestinar herriaren aurkako gerra honek lurraldearen erabateko suntsipena eragin du. Milaka eta milaka pertsona hil dira eta hauen artean 14.000 baino gehiago umeak dira. Orain Israelgo armadak Rafah eraso du, zibilak bonbardatu ditu eta existitzen ez diren “eremu seguru” batzuetara alde egiteko agindua eman die Rafah-ko herritarrei. Hau guztia herri palestinarraren aurka gertatzen ari den genozidioan enegarren adibidea da.
Gero eta ahots gehiago altxatzen ari gara mundu osoan basakeria hau salatzeko. Hala ere, oraingoz ezerk ez du geldiarazten Israelen makineria genozida. Israel Nazio Batuen edo nazioarteko beste erakunde batzuen deiei entzungor egiten ari da.