Hasiera:
Sinestezinezko mundu bat: barregarri ala negargarria?
“Ukraine not enough, Russia also wants to colonize the moon” (edited later)
Yesterday, Friends & I were joking around, imagining how Ukrops & co. would start accusing Russia of invading the moon with their Luna-25 mission.
What we didn’t expect, was for the @KyivIndependent to be the 1st to do so
a) Ez naiz inongo literatur idazlerik1
b) Agian, onenean, izkiribatzaile kaxkar bat2, Arestik dixi
c) Zientzia maite dut, bereziki zientzia formala (matematika) eta fisika teorikoa (mekanika kuantikoa)
d) Zientzia ez da neutro, beharbada matematika hutsa izan daiteke zientzia neutro bakarra
e) Zientzia aplikatuak aparteko eragina dauka gizartean, zer esanik ez teknologiak
f) Literaturaz eta zientziaz, zertxobait idatzi nuen aspalditik: Zergatik idazten duzu?
g) Ekonomiaz askotxo egin dut, liburuak, saiakerak, hitzaldiak, …
h) Euskaldun berri zaharra bide naiz: Euskaldun Berriekin Euskaraz. Joseba Tobar Arbulu
i) Bazterkeria jasan dut.
Langile bezala, ingeniari gisa OCINCO izeneko enpresan. Agian espainiar estatuan, ordu estrak ez egiteagatik, kaleratu zuten lehen ingeniaria: Kaleratzea OCINCOtik
Gero, Euskal Hiztegi Modernoaren bigarren ediziotik baztertu ninduten abertzale zintzo batzuek (!), aldez aurretik ezer esan gabe.
Azken bolada honetan bazterkeria intelektuala ezagutu dut: Berria.eus eta Gara.eus direlakoetan ez daukat espaziorik3, nahiz eta bietan (eta aurreko Egunkaria-n eta Egin-en) hamaika artikulu, elkarrizketa eta abar luzea egin, beti sosik jaso gabe…
Azken biek min eman didate4, aurrekoek ez.
Aurrekoak burruka sozialaren ondorio ez-kolateralak izan ziren, eta biengatik oso harro nago. Bietan jo nuen epaitegietara eta bietan irabazi (bi akordio desberdinen bidez).
Balpardakoa naiz: Balparda bihotzean eta Balparda bihotzean (2)
(Orain, nire egoera ez da batere gozoa, maitetxoa joan zaigu eta5)
Segida
Iritzi sendoak6, oso sendoak ditut: nire DNAren egituran daude oso finkaturik.
Aipatu bezala7, liburu (digital) mardul eta sendo batean nago murgilduta…
Titulua: Mundu multipolarra versus unipolarra (edo polobakarrekoa).
Liburua aurrera doa baina gure esku ez dauden NATO eta AEB gehi EB-ren eskusartze lotsagarriak direla medio, dirutza armagintzan Ukrainari eskainiz, afera luzatzen ari da…
Argi baino argiago geratu da norberaren jarrera, baita gure Euskal Herri osoko jendearenak ere. Guztiok biluzik azaldu gara aparteko sarraskiaren eta ikaragarrizko lotsagabekeria horren aurrean.
Hona hemen nahiko argi eta garbi gelditu diren zenbait puntu, ez bakarrik niretzat.
1) AEBkoek ikasi dute gerla zuzenak, kasu Vietnam-en gertatu zenak, ondorio oso gogorrak izan zituztela berentzat
2) Beraz, askoz ‘hobeto’, ordezko edo proxy gerlak martxan jartzea. Kasurik nabarmenena eta berriena, Ukrainarena: “azken ukraniar bizirik egon arte”
3) Ez dakigu hurrengoa zein izango den. Kandidatu batzuk daude: Taiwan (versus Txina), Nigeria (versus Niger), …
4) Hortaz, ezin dugu Pentagonoaren asmakerien zain egon. Nahikoa eta sobera izan da zer nolako jokabide eta jokaerak dituen jakiteko eta horietaz jabetzeko, beti mendebaldeko ‘potentziekin’ (AEB, EB gehi Kanada eta abartxorekin, Australia, kasu) eta komunikabide guztiekin (barne, ‘gure’ Berria, Gara, Argia, EITB eta abar)
Ondorioz, hemendik aurrera, bereziki segituko diot Ukrainaren bilakaerari (noizean behin beste proxy gerlei kasu eginez).
Liburuaren 10. kapitulua Atseden ez literario honen atzean hasiko dugu.
(Kontakturako: josebafelix@outlook.es)
1 Ikus Idaztea? Izkiribatzea?
2 Hasiera bat, hemen: ANAITASUNA (1972, 1973 eta 1975)
3 Ikus, besteak beste, ondokoak: Zinismoaren eta zentsuraren kontra, mozorroak kendu behar dira!;
Karlismo eta neokarlismoaren eguna hego Euskal Herrian; Hauteskundeak hego Katalunian
4 Hona hemen zenbait zantzu, beharbada egin zutena ulertu ahal izateko: Omertà.
Dena den, zentsura ez da afera berria munduan: Zentsura: iritzi batzuk.
Baina gutxienez niretzat ondokoa onuragarria izan da: Zentsura, baina ez toki eta leku guztietan
5 Ikus ondokoak: Mirentxu-ri agurra; Mirentxu-ren oroimenean; Mirentxu-ren oroimenean (segida) .
6 Ikus Strong opinions. Iritzi sendoak
Gehigarriak: Argi gera bedi!; Poiesisa, poesia, sormena: Independentzia.