Derecho a decir, aka, mandanga delako horren aurka dagoen bat


Bai, autodeterminazioaren alde, argi eta garbi , gutxienez orain dela 31 urte bezalaxe, gure alabak jaio zirenetik…

Orain arte… eta aurrerantzean ere!

Erran dezagun, berriz, bada ezpada ere, hona hemen bidea:

(a) Autodeterminazio eskubidea defendatzea eta praktikan jartzea…

(b) Bozketarako, espainiar, espainolista, autonomista, eta mandagazale guztion gainetik, erabateko baietzaren alde jardutea…

(c) Independentzia aldarrikatzea eta…

(d) Gora gu eta gutarrak eta ez beste inor gehiagorik…

Tartean,

Independentziaranzko bideaz eztabaidatzea eta epe laburrean, ez hemendik hamarkada batera, ezta bost urtetara ere, prozesu osoa biribiltzea, gauzatzea!

Hona  mugarriak:

Oso laburtuta, eta hitz gutxitan hauexek lirateke Euskal Herrirentzako proposamenak:

Sarrera, independentziaz:

(i) Sei (6) urrats XXI mendean independentista izateko

eta

Segida, Portugaleteko feministei aurkeztua eta beraiekin eztabaidatua:

(ii) Ekonomiaz jakin nahi zenuen, eta galdetzeko ausartu ez zinen, ia guztia

Lekeition, 2017.09.23an

(Konpainia on batean)

Iruzkinak (1)

  • joseba

    «Katalanak dauden puntuan daude sinetsi egin dutelako»

    http://www.berria.eus/paperekoa/1744/006/001/2017-09-27/katalanak_dauden_puntuan_daude_sinetsi_egin_dutelako.htm

    Arnaldo Otegik aspaldi esan zuen Euskal Herriak egin zezakeen ekarpenik onena Katalunian une erabakigarria iristen zenerako «bigarren fronte bat» zabaltzea zela. Baina une hori iritsi da, eta Euskal Herrian ez dago prozesu independentistarik. Zergatik?

    Nik uste dut independentziaren nahia subjektibitateei oso lotuta dagoela. Katalunian ere hala izan da. Urtez urte egon ziren une berezi edo eztanda moduko batzuk, eta hemen ere horrelakoak beharko genituzke, beste mota batekoak agian, baina subjektibitateetan eragingo dutenak. Hemen oraindik ez da independentziaren aldeko sentsazio hori gailendu. Independentismoak prestigioa berreskuratu behar du, eta, batez ere, nahi duen horretan sinetsi behar du. Katalanak dauden puntuan daude sinetsi egin dutelako. Sinesten dute herri bat direla, herri bat izan nahi dutela, erreferendumera joanen direla eta erabakiko dutela hala nahi dutelako. Guk ere sinetsi behar dugu independentzia eta estatu bat lortzea egingarriak direla.

    Epe motzean horrelako prozesu bat abian jartzeko aukerarik ikusten duzu?

    Beharbada, Kataluniakoak azkartuko ditu aukera horiek. Benetan uste dugu prozesua abiarazteko badaudela aukerak, herritarrek beste zerbait eskatzen dutelako, beste eredu bat. Gure ustez, bestelako herri eredu hori independentzia da, eta prozesu independentista bat abiaraztea da beste eredu ekonomiko eta sozial bat erdiesteko bidea.

Utzi erantzuna joseba(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude