Letonia: galdutako paradisua

Lehen paradisu ‘sozialista‘ omen zen Letonia, Sobietar ‘paradisuaren‘ inguruan edo…

Eta orain? Ikus dezagun…

Hasiera:

Ekonomia ortodoxoan ez baduzu ezer atzematen, ez kezkatu gehiegi, jende gutxik susmatzen baitu. Baina ekonomia mota hori iruzur egoki bat da, besterik ez.

Historian jende askok diruaren hasiera trukean ezarri du. Baina trukeak ez dauka zerikusirik diruarekin, orain dela ehun urte A. Mitchell Innes-ek azpimarratu zuen moduan[1].

Baina iruzur batzuk beste batzuk baino ‘egokiagoak’ dira.

Roger Erickson-ek dioenez[2], politikari letoniarrek Goldman Sachs-ekin lehiatu nahi izan zuten,  mundu lehiakor honetan God’s Work delakoan arituz. Izan ere, Goldman Sachs nagusiak esaten duenez[3], “banks do ‘God’s work’.”

Segida:

Ondoren, ikus dezagun gertakarien ondoko katea.

i)                 Sobietar okupaziotik aske[4] geratzea

ii)                Ekonomialari ortodoxoei kasu eginez, politikari letoniarrek Letoniaren subiranotasuna EBren esku uztea, baita EBko ‘batasun monetarioak‘ duen moneta protokoloen esku ere[5]

iii)               Bankuekiko kapitulazio horren prezioa austeritatea erasotzailea da, herrialdeko talentuak eta gazteak, iraupeneko enpleguen bila edozein lekutara joanez, haien herritik alde eginez.

iv)               Bien bitartean politikariak ongi ordainduta daude, haien aurreratze pertsonala segurtatuz.

Quid pro quo hori osatuta, politikari letoniarrek metodo ‘bizkorretara’  jo dute beren etorkizunak lortzearren. Nola? Letoniako erresidentzia (eta, beraz, EBkoa) lortzeko legalezko eroskeriak, dirua, onartuz, bereziki errusiar jendearen aldetik[6].

Roger Erickson-ek honela bukatzen du bere artikulua: “The Latvian nation is half dead!

Paradise lost! Paradisu galdua!


[1]  Ikus Innes, A. Mitchell (1913) “What is Money?”, The Banking Law Journal, May: 377-408. Halaber, ikus http://neweconomicperspectives.org/2013/09/money-created-overcome-barter.html: “… it is through federal government spending that money enters the economy and through taxation that it is destroyed.  This is where Innes’s 100- year-old insights lead.“