W. Mosler-ek defizitaz, inflazioaz, gizarte segurantzaz eta osasungintzaz

Ortodoxiako ekonomialari guztiek BPG txikiagoa eta langabezia handiagoa iragartzen dituzte gobernuak zergak altxatzen dituenean eta gastua moztu. Halaber, iragarpen guztiek BPG handiagoa eta langabezia txikiagoa aipatzen dute gobernuak zergak mozten dituenean eta gastua handitu[1].

AEBetako Kongresuko helburu komuna ez ote da langabezia jaistea eta BPGa handitzea? Hortaz, zein da arazoa?

Zergatik Kongresukoak atzera joaten dira?

Zergatik kontra agenda batean aritzen dira?

Zergatik defizitaren murrizketaren atzean dabiltza?

Zergatik? Arrazoi hauengatik:

Uste dutelako dolarrak bukatuko direlako;

[Uste dutelako] Defizitek interes tasak muturrera eramaten dituztela;

Uste dutelako AEBak hurrengo Grezia izango delako;

Eta abar luze batengatik.

Defizitaz gauza txar guztiak pentsatzen dituzte AEBetako Kongresukoek. Eta gero, 2011ko zor sabaiaren hondamendia eta AEBetako kreditu baloratze jaitsiera formala eta gero, argi geratu zen guztiak okertuta zeudela. AEBen jaitsiera izan eta gero interes tasak, espero gabe, jaitsi ziren. Ez ziren igo, jende guztiak uste zuen moduan. AEBetako gobernuak ez zituen eten gastuak, ez zen belaunikatu Nazioarteko Moneta Funtsaren aurrean funtserako erreguz eskatu baino lehen, ez zegoen Greziatik gertu.

Alan Greenspan-ek eta Warren Buffet-ek berehala adierazi zuten zergatia: geure moneta ‘inprimatzen’ dugu. Japoniak eta Britainia Handiak bezalaxe, kasu, zeintzuek ez baitute inoiz funts arazorik, haien defiziten tamaina edozein delarik. Guk beti daukagu gaitasuna edozein neurritako ordainketa egiteko geure monetan, AEBetako dolarretan. AEBetako gobernua ez da Greziako gobernu bezalakoa, zeina ez baita euroaren jaulkitzailea, ezta Kaliforniako gobernu bezalakoa ere, zeina ez baita AEBetako dolarraren jaulkitzailea. Hortaz, ezin egon gaitezke Greziatik hurbil edo Kaliforniatik gertu. Gastatzearren gai izateko, AEBetako gobernua inoiz ez delako mailegatzearen edo zergapetzeren menpe egon. Dolarraren jaulkitzailea izanik, uste hori erabat aplikaezina da. Bai, gastu neto gehiegik inflazioa sor dezake, baina ez dago inoiz solbentzia arriskurik moneta baten jaulkitzaile batentzat[2].

Puntu honetara iritsiz, ez ote du horrek nabarmenki defizit murrizketa bultzatzen duen edozeinentzat, froga zama aldatu? Ez ote dira defizit murrizketarako haien argudio guztiak desagertu?

‘Solbentzia’-ren sasi-argudio guzti haiek gainditurik, orain egiazkoa da, gizarte segurantza eta osasungintza[3] moztuz defizita moztu nahi duen edozeinek beste arrazoi desberdinak erabili behar dituela.

Horrek guztiorrek inflazio arriskuaren posibletasunera darama. Hala ere, ekonomialari ortodoxoekin, merkatuek eta Fed-ek inflazio baxua iragarriz, baita defizit handiagoko oraingo iragarpenekin ere, defizit belatzek[4] ez dute ezer erakusteko inflazioa[5] gaur egunean arrisku nahiko mamitsua dela ekonomia ahultzen duten defizit mozketak edo zerga gehikuntzak justifikatzeko. Defizit belatzek berengana joanez daukatena, hala ere, defizit usoek enoratzen dute. Ezjakin tragikoak diren defizit usoek oraindik konturatu behar dute froga zamaren aldaketa mugarri horretaz, zeren usoek segitzen baitute gizarte segurantzan eta osasungintzan mozketak proposatzen, defizit murrizketaren helbururako.

Berriz esateko: galdetu edozein iragarleri. Zerga mozketa batek eta/edo gastu gehitze batek eramango du bera bere BPGren iragarpena gorantz berraztertzeko eta langabeziaren iragarpena beherantz.

Hain gogorra da hori?

Defizitak zehaztasun handiagoz ulertzeko, ikus Warren-ek argitaratu berria duen Soft Currency Economics[6].

(Eurolandiaz, ikus https://www.unibertsitatea.net/blogak/heterodoxia/2012/10/09/mosler-ek-italian-laster-emango-duen-hitzaldiaz/.)


[3]  Hauexek gehi daitezke: irakaskuntza eta arlo sozialeko gastu guztiak.