“bye bye sovereignty”

Lagun batek bidalitako mezuaren izenburua oso esanguratsua da: “bye, bye sovereignty“. Duela urte batzuk Eusko Alderdi Jeltzaleak erabilitako leloari egiten dio erreferentzia: “bye, bye Spain“.

Lagun horrek EKAI CENTER-koek (UEUkide dugun Adrian Zelaiak koordinatuta) EAEko Aurrezki Kutxen bategiteari egindako kritikari egiten dio erreferentzia. Mezuarekin batera bidalitako “working-paper“-a oso argigarria da.

Bategite hori gauzatu den ereduak (bankarizazioa) eta Europar Batasunetik (Espainiako Gobernuak eta Bizkaiko interes talde batzuek proposatuta) agindutako irizpideak (aurrezki kutxek bankuetan duten partaidetza murriztea) kolokan jartzen dute EAEko finantza-sistemaren egitura bera. EAEko Aurrezki Kutxek mendeetan metatutako ondarea (herritarren eta bertako enpresen aurrezkiez lortutakoa) besterenganatzeko arriskua dago. Horrez gain, aurrezki kutxek EAEren finantza arloan duten ikuspegi estrategikoa (beren helburu nagusia) galdu dezakete, hau da, Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabaren garapen sozio-ekonomikoaren sustapena kutxek luzatutako finantzazioaren bitartez.

Esan bezala, EKAI CENTER-ekoek idatzitako testua irakurtzea merezi duela uste dut. EAE-k alor finantzarioan zuen subiranotasun apurra galtzeko arriskuan dago, Nafarroari gertatu zaion bezalaxe. “bye, bye Spain“? “bye, bye sovereignty!

Unai Del Burgo (UEUko Ekonomia Sailburua)

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude