Uztailaren 1etik 2ra bitartean, Eibarko Markeskoa Jauregian ikastaro interesgarri bat eskeiniko du UEUk: Ekonomia eta Rock-a.
Mundu mailako harreman ekonomikoek gizartean duten eragina aurkeztea izango da ikastaro labur honen helburua. Hain zuzen ere, munduko injustizien aurrean bere lana etengabeko salaketa bihurtu duen rock talde bat izango da ikastaroaren objetu: Midnight Oil.
Ikastaroa hitzaldien bitartez garatuko da, ikus-entzunezko material
ugaria erabiliz eta, bereziki, eztabaidaren bitartez ikasleen
parte-hartzea bultzatuz.
ASIER GARCÍA LUPIOLA, Bilboko Enpresa Ikasketen Unibertsitate Eskolako
irakaslea, izango da ikastaroaren antolatzailea.
Ikastaro bitxia. Gai honen inguruan, EHan badugu asko esateko. Batez ere, krisi garai ilun hauetan.