Gaindegia Udako Ikastaroetan

Gaindegia, eragile sozio-ekonomikoz osatutako irabazi asmorik gabeko erakundea da. 2003. urtean abiatu zenetik bi helburu nagusi izan ditu: Euskal Herriaren argazki sozio-ekonomikoa egitea eta Euskal Herriaren nazio garapenaz gogoeta egitea oinarri objektiboen gainean.Helburu horiek bete nahian, Gaindegiak hainbat jarduera gauzatzen ditu (ikerketa, gizarteratze-lanak…). EHko behatoki sozio-ekonomikoak formakuntza ere eskeintzen du. Alor hori da, hain zuzen ere, lerro honetan azpimarratu nahi duguna: Gaindegiak 2013ko udan antolatu dituen bi ikastaroak.

Gaindegia Udako IkastaroetanGaindegiak bi ikastaro antolatu ditu. Lehen ikastaroa, UPV/EHUren bitartez emango du: “Euskal Herria, XXI. mendeko auziak ekonomia eta gizartean” (Donostian, uztailaren 8-9, Miramar Jauregian). Ikastaroaren helburua, ekonomiaren eta gizartearen aldetik herri kohesionatua izateko Euskal Herriak daraman bidearen inguruan hausnartzea da: zehazki, gaur egun agertzen zaizkigun zenbait auzi zertan diren ezagutu eta haiek etorkizunari begira jartzea da: Euskal Herria inguru globalean; egituraketa juridiko funtzionala; geografia ekonomiko eta soziala; Jarduera ekonomikoa; desberdintasun sozialak; Euskal esparru ekonomiko eta soziala. Ikastaroaren inguruko ezaugarriak oso modu bisualean aurkezten digu Gaindegiak bideo baten bitartez. Aipatzekoa da ikastaroan bertan UEUn aritutako zenbait aditu ere badaudela, esate baterako, Nekane Jurado eta Anton Borja (ikusi UEUk Ipar Hegoa Fundazioarekin argitaratutako lana).

Gaindegia-udako ikastaroa-UPV-EHU

Gaindegia UEUrekin ere arituko da bere udako ikastaroetan: “Euskal Herriko ekonomia eta gizartea, diagnostikorako lanabesa” (Iruñean, Jaso Ikastolan, uztailaren 23-24an). Aurreko ikastaroa hausnarketarako mintegia baldin bada, UEUrekin antolatutako ikastaroa Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa aztertu nahi duenari tresnak eskeintzea da.

Horretarako, Gaindegiaren lanabes-sozioekonomikoak eta hauen funtzionamendua ezagutaraztea izango da ikastaroaren helburua. Horrez gain, Gaindegiaren azken lanen emaitzak aurkeztuko dira bertan. Honako edukiak landuko dituzte Gaindegikoek: Euskal Herriko datu sozio-ekonomikoak, problematika eta eskura dauden iturriak; datuak kudeatzeko moduak eta lanabesak; udalerrien ezaugarri sozio-ekonomikoak; enpresa demografia; eta azkenik, zenbait aldagai makro-ekonomikoen bilakaera. Metodologia partehartzaile eta praktiko batetan oinarrituta, UEUn emango duten ikastaroan Gaindegikoek EHko egoera sozioekonomikoa aztertzeko formakuntza eskeiniko dute. Ikastaro metodologikoa izango da. Kontutan izan unibertsitario bizkaitarrek, unibertsitateko ikaske ohi-langabetu bizkaitarrek eta Donostiar guztiek dirulaguntzak dituztela UEUko ikastaroetan parte hartzeko.

Gaindegia UEUnAzken finean, Euskal Herriko egoera sozio-ekonomikoa ezagutzeko eta horren inguruan hausnartzeko bi ikastaro interesgarri.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude