Etorkizunko kztrik orela idtziko al dut?

Nire egungo lanbidea dela eta gazte askori elkarrizketak egiten dizkiet. Horietako batek aitortu zidan kazetaritza gustatzen zitzaiola eta agian hori ikasiko zuela. Elkarrizketarako galdera e-mailez bidali eta erantzuna jasotzean hara nire harridura.


Gazteleraz idazten zuen eta halako gauzak idatzi ere:


“Pos no, yo kreo q al principio no esperavamos yegar a ser primeros e?”


“Pa mi k falta nibel en el grupo, aunk nosotros somos muy buenos y x eso ganamos”


Bale, SMS eta Messengerrean idaztean horrela idatzi dezakela baina, kontutan izanik kazeta batean argitaratuko den elkarrizketa dela, nola liteke horrela niri erantzutea?


Tamalez ez da lehenengo aldia horrelako erantzunak jasotzen ditudala, elkarrizketatu batzuek agian kazetaritza ikasiko dute. Benetan lan eskerga izango dute kazetaritza irakasleek halako akatsak zuentzen. Izan ere, ikastxeetan egoki idazten irakasten diete baina eguneroko bizitzan idazkera okerra darabilte eta azkenean ez dakite zelan idatzi.


Gero eta ohikoagoa da gainera komunikabieetan agertzen diren iragarkietan horrelako idazkera topatzea, La Caixa kasu. Hortaz, arazo larria dugu etorkizuneko kazetariekin.


Zer egin idazkera oker hori etorkizuneko kazetariek komunikabideetan erabil ez dezaten?

Iruzkinak (2)

  • ze  helburu du medio batek, komunikatzea ala hizkuntzalaritza?zer da zuretzat hizkuntza bizi bat?Euskara batua barik, euskara gehiago ala gitxiago zen. Aurreko mendeetako euskara, gutxiesten duzu. Hobeto idazten omen dugu, baina ez dugu inondik inora euskara hobea egiten. Euskarak komunikazio gaitasuna galdu du, ETB ikustea besterik ez dago, zuzena, txukuna, presupuestodun hizkuntza dauka… baina uffa! entzun duzu ahotsak.com guneko edozein euskal herritar? mezu laburrekin ez zaiteztela aztora? komunikazio gaitasunean irabazi behar dugu, akatsak akats.mhlz ikusten duzu, euskaldun hobeak dira gaztetxoak… zinez diñotsu hori. Besterik da, akatsez gain, komunikatzeko gai ere ez bagara… hori bada kezkagarria. Baina zuzentasun ortografiko eta gramatikalak, ez du hizkuntza bermatzen, are –  komunikazioa.

  • Ptx, zure erantzuna irakurrita gauza batzuetan arrazoia duzula ohartu naiz eta, agian, hurrengo batean beste sarrera bat egingo dut horren inguruan.
    Komunikazio gaitasunak garrantzia handiagoa duela idazteko egokitasuna baino? akort.
    Ez dut esaten, edo esan nahi behintzat, aintzineko euskarak ez zuela balio. Ez dut, era berean, bizkaiera, gipuzkera… baztertzen. Soilik diot euskalkiak egoki idaztearena.
    Nire ustez, bien arteko, komunikazio gaitasunaz eta idazkera egokiaz, oreka bat mantendu behar da. Batez ere hizkuntza egoki idazten irakasten digutelakko eta pena ematen dit hizkuntza eder bat gaizki idatzia ikusteak.
    Gauza bakoitzak bere lekua duela uste dut eta nik ere SMSak idazten ditut, baina egunkarira berriak bidaltzean egoki idazten saiatzen naiz, akatsak akats.
    Baina tira, honen guztiaren inguruan gogoeta komun bat interesgarria izan daitekela uste dut. Beraz, zein animatzen da iritzia ematera?

Utzi erantzuna ptx(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude