Nor da kazetaria egun?

Egun hauetan etbk iragarki bat atera du non kazetari batek (barka baina ez dut izena oritzen) kazetaritza duela 25 urte nolakoa zen adierazten duen.


Gutxi gora behera honakoa dio: “duela 25 urte apenas genuen albistegi bat aukeratzeko aukera, egun ordea edonork egin dezak bere albistegia, zer gertatuko da etorkizunean?”. Bada, la pregunta del millón, gazteleraz esan ohi den bezala.


Horrek guztiak gogoetarako bide ematen duela uste dut, batez ere “edonork egin dezake bere albistegia” esaera horrek. Izan ere, edonork albistegia egiten badu kazetari al da?, ala bada, zertarako kazetariak?, zer bete behar du kazetari batek kazetaritzat izateko bere burua?


Azkenek galderatik hasiz, kalean galdetuz gero erantzun tipikoa: “egia esan behar du, objekiboa, neutrala eta inpartziala”. Bada halako erantzun bat azterketa batean jarriz gero, suspentso. Izan ere, kazetaria ezin da ez objektiboa, ez neutrala, ez inpartziala izan. Ezin da objektiboa izan subjektu den einean, bakoitzak bere usteak, ikasketak, hazi den inguruak… informatzeko era baldintzatzen du, kazetaria subjektiboa eta partziala bihurtuz. Horrek ez du esan nahi gezurtia denik, subjektiboa eta zintzoa izan daiteke eta.


Zer behar du kazetariak kazetari izateko? gutxienez albiste baten inguruan informatzeko arau minimo batzuk jakin behar ditu. Nola titulatu, zein dira 5W famatuak… Eta horren ildoan, arau horiek ezagutzen dituen hiritar ez kazetari titulatu bat kazetari izan daiteke?


Azken galdera horrek tesi oso baterako lain eman dezake. Ea gogoeta horrek noraino garamatzan.


 


 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude