EHUko irakasle talde batek egin duen ikerketaren ondorioetako bat da. Guztira, egun 650 kazetari ari dira lanean euskaraz. “Europako Hizkuntza Gutxituetako Hedabideak eta Kazetaritza” izenburuko ikerketa egin dute Iñaki Zabaleta, Nicolas Xamardo, Arantza Gutierrez, Santi Urrutia eta Itxaso Fernandez EHUko irakasleek. 230 kazetarai galdekatu dituzte ikerketa egiteko. Kazetari euskaldunen kopuru handiena prentsa idatzian lan egiten du (%49,2), ondoren telebistan (%31), eta gero irratian (19,8). Ikerketa honen laburpena, Argia aldizkariaren 2.127 alean topatuko duzu.