Kontrolpeko kanpaina

Alderdiek gero eta argiago dute emaitzak hedabideetan jokatzen direla. Gero eta garrantzia gehiago ematen diete hedabidei hauteskunde garaian. Kanpainak gero eta mediatikoak dira. Horregatik, gero eta beharrezkoago da alderdientzat hedabideen gaineko kontrola areagotzea. Bi jokabide aipatuko nituzke.

Batetik, gertuko hedabideak, informazioaren eremutik urrunduta, propaganda tresna bihurtzen dira. Horretaz konturatzeko, Madrilgo egunkari nagusien azken egunotako titularrak begiratzea nahikoa da.

Bestetik, irudiaren gaineko kontrola exajeratzen da. Mitinetan gertatzen dena paradigmatikoa da. Irudiak ofizialak dira. Alderdiak berak eskaintzen du seinalea. Irudiak alderdiaren teknikoek aukeratu, landu eta editatzen dituzte. Praktika hau gero eta hedatuago dago. Hauteskunde kanpainatik kanpo ere. Alderdi nagusiek egiten dute. Horretarako bitartekoak dituztenak.

Dena egiazko informazioaren kaltetan.

Hiru kazetari elkartek, bestalde, auzitan jarri dute hedabide publikoetan hauteskunde espazioak banatzeko sistema. Kataluniako Kazetarien Kolegioak, Madrilgo Prentsa Elkarteak eta Galizako Kazetarien Kolegikoak Auzitegi Gorenera jo dute banaketa sistema horren kontra. “Alderdi bakoitzari eskainitako espazioaren kontrol matematikoa garrantziaren edo interes publikoaren irizpidearen gainetik jartzen da. Ondorioz, helegitearen arabera, bloke sistemak urratu egiten du Konstituzioko 20. Artikuluan jasotako “egiazko informazioa libreki jaso eta komunikatzeko eskubidea”.
Gai honi buruzko erreferentzia batzuk:
Col.legi de Periodistes de Catalunya
Periodistas21
Soitu.es

Eztabaida hor dago. Bloke sistema, egia izan, ez da oso informatiboa. Azkenean, ordaindu gabeko iragarki bihurtzeko joera nagusitzen ari da. Baina, beste alde batetik, iritzi aniztasuna hautesleengana iristeko modu bat da. Kanpainako informazioa “interes informatiboaren” esku utziz gero, badakigu noren mesedetan izango litzateke. Dena den, kezkagarria da bloke sistemaren formularen aterpean, zein erraz baztertzen diren aukera txikiak edo “legearen barruan” aurkezterik ez duten aukerak.  kritikatzea erraza da. Baina nola bermatzen da, bestela, gure teleberrietetan,

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude