Call for papers. ALDIRI 26: “Gizarte zaharra, arkitektura berria”

Ezaguna dugun arazoa da, zahartzaroak bere ajeak ditu. Batzuetan arazotxo txikiak baino ez dira izaten, baina beste batzuetan larritasun handiagoko aferak soluzionatu beharra izaten dugu. Kasu horietan, adindua den pertsona bera ez ezik, inguruan duen jendea zein ingurune fisikoa berrantolatu behar izaten dira. Nola aurre egin honi guztiari? Gero eta konponbide berri gehiago daude. Badaude gailu eta tresna berriak zeinak adindutako pertsonari bizitza errazten dioten. Beste batzuetan eraikuntza eta arkitektura neurri sinpleagoekin adinduaren ingurua goxatu daiteke. 

Zenbaki honetan parte hartu nahi izatekotan, bidali zure artikulua hurrengo 2016ko urtarrilaren 15a baino lehen. Artikulua idatzi baino lehen, eska ezazu berau idazteko txantiloia. Halaber, mezuaren izenburuan edo gaiean idatz ezazu: Gizarte zaharra, arkitektura berria”. Bidalketak egiteko, zein zalantzak argitzeko, idatzi hurrengo helbidera: aldiri.aldizkaria@gmail.com

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude