Lurraldea eta hizkuntza MOOC ikastaroa

Urtarrileko jardunaldian landutako materiala oinarri gisa erabilita, MOOC (Massive Online Open Course) formatuko ikastaroa antolatu du UEUk, hazkunde-urbanistikoaren eta hizkuntza-aldaketaren arteko harremanean gehiago sakondu, lurralde-antolakuntzaren ikuspegia landu, gaiaren inguruan hausnartu eta adibide praktikoak lantzeko.

Ikastaro hau Asmoz Fundazioarekin elkarlanean antolatu da eta bere ikasgela birtualaren bidez emango da.

Matrikula DOAN da. Informazio gehiagorako eta izena emateko: Lurraldea eta Hizkuntza: oinarriak, erronkak eta praktika.

Ekainaren 23 arte izena eman daiteke, baina aurretik egitea komeni da, MOOC ikastaroa datorren ekainaren 2an hasiko baita. Parte hartzen animatu!

 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude