Artikuluak jasotzeko deialdia. Call for articles

archigram 2

Fritz Lang-en Metropolis filmak urtez luzez iraun zuen pentsamentu kolektiboan etorkizuneko hiriaren ikur gisa, Ridley Scott-en Blade Runner-ek ordeztu zuen arte, Wachowskitarren Matrix-ek gerora ordezkatua. Hor azaldu zaigu beti arkitektura bisionarioa, etorkizun utopiko, distopiko baten iradokitzaile.

Aldiriren 16. zenbakiak Utopia. Distopia izenburua izango du. Errealitatea apur bat alde batera utziz, arkitektura nahiz beste disziplinetatik etorkizuna iradokitzeko egin diren saiakerak hartu nahi ditugu ardatz, bai eta saiakera horiek gurean eta gaur egunean izan duten eragina ere. Krisi garaiotan, non paradigma berriak beharrezkoak diren ekonomikoki, sozialki nahiz arkitekturaren arloan, beharrezko iruditu zaigu ariketa hau mahaigaineratzea.

Aldi berean, bidean gelditu diren proiektuei ere jarri nahi diegu arreta, hainbat arrazoirengatik pentsatu bai, baina gauzatu gabe gelditu ziren saiakera horiei (proiektu utopikoak, lehiaketen galtzaileak, azpiegiturak…). Hainbat adibide baititugu gurean: eta eraki izan balira, zer?

Izatera iritsi ez zena. Izan zitekeena. Izan daitekeena.

Zure ekarpenak nahi ditugu!

Laburpena jasotzeko data: bidali egiguzu laburpentxo bat (250 karaktere gehienez, hutsuneak barne) 2013ko ekainaren 15a baino lehen.

Onartutako artikuluak jasotzeko azken emate-data: 2013ko abuztuaren 15a.

Bidalketa-helbidea: aldiri@ueu.org

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude