Hiru ustekabe Durangoko Azokan

Horra Durangoko Azokan gaur topatu dudan lehen ustekabea: Kode Teknikoa, euskaraz, alajaina! Sinisten ez baduzu, begiratu irudia:

Goiko azalean irakurri duzun horixe bera, bigarren ustekabea: ez da eraikuntzaren kode teknikoa, baizik eta eraikingintzarena! (idazterakoan, imajinatuko duzunez, Xuxenek gorriz azpimarratu dit hitz bitxia). Ondo pentsatuta, agian ez dago hain gaizki ere espainierazko “construcción” eta “edificación” bereiztea…

Hirugarren ustekabea, hala ere, ez zait hainbeste gustatu: liburua esku artean nuela, EHUren standeko saltzaileak ohartarazi dit ezin dela paperezko bertsioa erosi. PDFan baino ez da saltzen, 12 euroren truke.

Ondo iruditzen zaizu? Nik (oraingoz) ez dut erosi.

 

Iruzkinak (2)

  • Bingen Eletxigerra Erentxun says:

    EHUk horrelako gauzatarako al du eskulana eta denbora, Espainiako araudiak geuretzeko, loturak egonkortzeko? Asimilatuak asimilatzaileen legeak itzultzen? Ez nire ustez, ezta nire izenean ere. Inork itzuli behar badu, izan dadila Espainiako Gobernua. Hala behar du eta betearazi behar da, hori argi.
    Bestea, PDF-aren kontua, bigarren mailakoa iruditzen zait, baina gauza bera, Espainiako Gobernuak argitaratu behar luke paperean. Zertan ari da EHU? #galdu-galdutagaude

  • aldiri
    Unai Fdz. de Betoño says:

    Ez naiz ohartu Espainiako Gobernuak diruz lagundutako itzulpena izan ote den, baina pentsatzen dut ezetz. Ados nago zurekin, beraz, Bingen, baita PDFarena bigarren mailakoa delako kontuarekin ere.

    Honekin erlazionatuta, bitxia da Espainiako 2/2008 Lurzoruaren Legearen katalanezko eta galizierazko itzulpen ofizialak egotea, baina ez euskarazkoa: http://www.boe.es/buscar/doc.php?id=BOE-A-2008-10792 (bide batez, lege hori 8/2007 legearen eta beste arau batzuen arteko testu moldatua da. Ezetz asmatu zeinek itzuli zuen iaz euskarara 8/2007 legea? Bai, EHUk, “Hirigintza Zuzenbidea: hastapenak” liburuan).

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude