Ekonomia berdea: zaharrak berri

Ekaineko Elhuyar aldizkarian erreportaje oso interesgarria argitaratu dute “ekonomia berdea” deitu dutenaren inguruan. Kontzeptu hori izan da, hain zuzen, Rio+20 biltzar esanguratsuaren gakoa, baina aditu askok etengabeko garapenaren mitoaren irudi-garbiketa bat baino ez dela salatu dute.

Unai Pascual ekologia-ekonomialari gasteiztarrak azaldu duenez, hainbat pentsalarik eta ekonomialarik, “baita Nobel saria jaso duen ekonomialari batek ere [Joseph Stiglitz-ek]“, BPGaren etengabeko hazkundea fetitxismo bat dela esan dute. “Eta benetan da droga bat bezala. BPGarekiko mendekotasuna daukagu, petrolioarekiko mendekotasuna dugun bezalaxe. Eta oso zaila da, mendekotasun bat duzunean, ereduz aldatzea egun batetik bestera. Horregatik, beharrezkoa iruditzen zait trantsizio bat egotea, eta nire ustea da oraintxe hasi behar dugula. Planteatu behar dugu zer eredu ekonomiko eta sozial behar dugun, lortu ahal izateko ekonomia-sistema bat ekosistema globalaren barruan modu orekatuan funtzionatuko duena. Horretarako bidean, desazkundea izan daiteke tresna bat“.

Erreportajearen zati bat hemen ikus daiteke.

Bide batez, Aldiriren 12. zenbakia “Berde berdea” deituko da, eta, besteak beste, gai hauen inguruan arituko da. Parte hartu nahi baduzue, bidali e-mail bat aldiri@ueu.org helbidera.

Iruzkinak (1)

  • aldiri
    Unai Fdz. de Betoño says:

    Elhuyar aldizkariko harpidedunak ez direnek abuztutik aurrera irakurri ahal izango dute erreportaje osoa.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude