EAEko lurraldea beste modu batera antolatzeko unea

EAEko Lurralde Antolakuntzarako Artezpideen aldaketaren hasierako onespena ofizialki argitaratzear dago. Agintaritzaren Aldizkarian agertu orduko, abenduaren amaieran edo urtarrilean, gauzatuko da 2006an hasi zen berrikuspen-prozesuaren amaieraren hasiera. Handik aurrera, hilabeteko epea izango da alegazioak egiteko, eta, orduan, behin-betiko onespena argitaratuko da: EAEn egingo diren hirigintzako eta lurralde-antolakuntzako plan guztiek (batez ere Lurralde Plan Sektorialak, Lurralde Plan Partzialak eta Plan Orokorrak), azkenik, gidalerro ideologiko berrituak edukiko dituzte.

Lurraldea beste modu batera antolatzeko unea dela iritzita, DOT Desazkundea taldeak hurrengo manifestua idatzi du, non LAAen aldaketaren edukiak berriz planteatzea eskatzen duen, parte-hartze prozesu zabal baten bidez.

MANIFESTUA

LURRALDE ANTOLAMENDU ETA KOHESIORAKO ARTEZPIDEEN ALDEKOA

LURRALDE EREDU BIRBANATZAILE, FUNTZIOANITZ, SOLIDARIO ETA EUSGARRIA

Eusko Jaurlaritza Lurralde Antolamendu Artezpideen (DOT) eguneratzean dabil Re-estudio de las DOT – Euskal Hiria NET deritzonaren bidez. Prozesu baztertzaile eta partaidetza gabeko baten bitartez lurralde eredu bat definitu nahi du, zeinek beste arloetako politika ezberdinak baldintzatuko dituen, besteak beste, ingurugiro, ekonomi, energi, mugikortasun edo etxebizitza politikak. Artezpide hauek Erkidegoko udalerri guztiek haien plan orokorretan ezarri beharko duten hiri eta lurralde eredua finkatzen dute, askotan, lurzoru kontsumoa derrigortuz.

1997an onartu zirenetik, DOT – Euskal Hiria merkatuaren menpeko antolamendu ekonomiko eredu bati babesa eman diote, eta lurraldearen ekosistemen mugak ez dituzte haienganatu (lurraldea gu bizi garen ekosistema konplexu bezala ulertuta). 1997ko DOTek hiru hiriburuetan polarizatutako lurraldea proposatzen zuten, eskualde eta herriak igarotzeko eremu izatera menderatuz eta lurraldearen ia osotasuna bertan eraikitzeko edota azpiegiturak jasateko gune bihurtuz.

Eredu honek, Euskal Hiria, lurraldearen kolapsoa eragin du, urteroko 700 futbol zelaien adinako lurraldearen okupazio erritmoa ezarriz. Beraz, egokiago liteke “Euskal Urbea” bezala izendatuko bagenu.

Eskala orokorreko “Euskal Urbea” proposamen honen aurrean, beherago sinatzen dugunok hurrengoa adierazi nahi dugu:

1. DOT – Euskal
Hiria eredua 14 urtez indarrean egon ostean, honen garapenaren
irakurketa eta gure lurralde / ekosistemaren ebaluaketa beharrezkoak
egiten direla.

2. Euskal Hiria NET proposatzen duen lurralde ereduarekin
gure ezadostasuna aurkezten dugu, non lurraldea azpiegiturak jasan eta
hiri garapen ezberdinak lotzeko “beltzean dagoen euskarri” soil bat
bezala aurkezten den.

3. Gaur egungo ingurugiro krisi ekonomikoaren
aurrean Euskal Hiriak krisi honetara ekarri gaituen garapen paradigma
berdinetan oinarritzeak eragiten digun ardura adierazten dugu, zeinek
karbono igorpenen, lurzoru kontsumoaren edo ordezkaezinak diren
errekurtsoen murrizketaren aurkako bidean jotzen duen.

Honegatik guztiagatik, Eusko Jaularitza Euskadirako lurralde ereduaren inguruan eztabaida eta prozesu parte-hartzaile, publiko eta garden bat irekitzera premiatzen dugu, hiru ardatz hauetan oinarrituta:

1. 1997 urteko LAAen garapenaren ebaluazioa (lurraldearen diagnostikoa)

2. Gaur eguneko ekonomia, gizarte, ingurumen eta kultura arloko erronken zehaztapena, prozesu hausnartu eta lotesle baten bitartez (LAAen helburu gaurkotuak)

3. Lurralde Kohesio Artezpide batzuk bilatzeko adostutako oinarrien zehaztapena. (adostutako artezpide lotesleak)

Honez gain, DOT – Euskal Hiria NET suposatzen duen planteamendu eutsiezin eta ezorekatuaren aurrean, beherago sinatzen dugunok, birbanatzaile, funtzioanitz, solidario eta eusgarria den lurralde eredu batentzako Lurralde Kohesiorako Artezpide batzuen beharra islatzen dugu. 

 
                                    Euskal Herrian, 2011ko abenduaren 20an

KONTZEPTUEN ERANSKINA

a) Birbanatzailea

Zerbitzu eta ekintzak berlekuratzeko proposamena. Behartutako mugikortasuna murriztu eta lehen mailako zerbitzuak (elikadura, osasuna, hezkuntza, kultura… eta abar) ziurtatzeko beharrezkoa dena. Honetarako, eskualdeak eta lurralde kohesio eremuak birdefinitu beharra planteatzen da (ekosistema geografiko historikoetara lotuagoak), haien interbentzio eta autoantolakuntza
gaitasuna areagotu eta nortasun instituzionala gauzatuz.

b) Funtzioanitzekoa

Monolaborantzak, gai guztietan (nekazal-abeltzain-baso, industria, logistika, energia, hirigintza, turismo,….arloetan) aniztasunari baliabideak kentzen dizkio. Aniztasuna, berriz, lurraldean eragina duten politika denen helburu eta oinarri bihurtu behar da. Horretarako, hirigintzan txalotua den erabilpen ezberdinen nahasketa lurralde mailan ere landu beharra dago, eskualde bakoitzaren konplexutasuna errespetatuz eta autosufizientzia bermatuz (lekuko enplegua, zerbitzu eta dotazioak, plan estrategiko propioak, elikadura subiranotasuna, baliabide eta hondakinen kudeaketa… eta abar).

c) Solidarioa

Hiriburuetan egindako jarduera eta zerbitzu kontzentrazioak eta ustetan eskala globalean ematen dion abantailak, azkenean lehen eta bigarren mailako eskualdeak (pertsonak, habitatak) eratzea justifikatzen du, non hiritik haratagoko lurraldeek hiriaren kanporaketak eta disfuntioak jasaten dituzten (errauzkailuak, zabortegiak, planta termikoak, mugikortasun azpiegiturak…). Lurralde solidario batek, hiritik herrienganako elkarrekikotasuna,
kooperazioa eta lankidetzaren oinarriak bereganatu behar ditu

d) Eusgarria

“Petrolio ekoizpenaren gailurra”, gaur egungo ziklo aldaketa bereganatzen duen lurralde eredu bat behar da. Kontsumo eta igortze ezberdinei konponbidea bilatu eta aztarna ekologikoa murrizten duen eredu bat. Desazkunde eredu bat, zeinek lurzoruaren kontsumoa, energia, mugikortasuna… eta abar murrizten duen. Eusgarritasunaren oinarriekin bat datorren lurralde eredu honen klabeak hurrengoak dira: elikadura subiranotasuna, aniztasun ekologikoa, jarduerak eta zerbitzuak gertutasunean birkokatzea, energia ekoizpenaren deszentralizazioa, oinarrizko baliabideen (ura, lurra, lehengaiak…) berrerabiltzea eta birziklapen… eta abar dira.

Hau da, planeta mailako ekosistema baten bizitzearen aurrean, ematen dugun erantzun arduratsua, gure espezie eta historiaren alde.

Manifestu honen aldeko sinadurak biltzen ari dira. Ados bazaude, bidal
itzazu zure izen-abizenak, NAN zenbakia (ez da argitaratuko) eta
lanbidea/elkartea e-mail helbide honetara: info@dot-desazkundea.org

Iruzkinak (1)

  • Unai Fdz. de Betoño says:

    Oraingoz, talde hauek sinatu dute manifestua: Desazkundea, Ekologistak Martxan, AHT Gelditu! Elkarlana, Txipio Bai,
    LAB, ELA, ESK, EHNE, CGT, EGK eta Bizkaiko Emakumeen Asanblada. Informazio gehiago gaurko BERRIAn.

Utzi erantzuna Unai Fdz. de Betoño(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude