Sinboloen eragin sotila

Sarrera hau idatzi edo ez, horretan igaro ditut azkeneko bost minutuak; hain da barregarria kasua, ze argitaratzea pena merezi duela uste dut. Bestetik, txepelkeria dela iruditzen zait, besterik gabe. Tira, jada errua eginda dago, ta aurrera.

Santa Eugenia, Romo, Kultur Etxe berriaren proiektuaren irudi bat

Getxoko udalak obrez josi du udalerria, baina nire ustez modu egokian egin du, arkitektura garaikideari beta emanez, Getxo Antzokia eta Romo Kultur Gunea kasu (ikusi goian).

Obrak daudenean, ordea, arazoak datoz bizilagunekin, halabeharrez: Getxo Antzokia berriaren indusketa edo hondeaketa ikusgarrian gertatu bezala (bertokoek “zona cero” bezala ezagutzen dugun -5 solairuko parkinaren zuloa, alajaina), Azkorri hondartzara bidean dagoen errepidean eta bidegorrian, Zubi Eskegiaren plaza, Bidezabal inguruko metro geltoki berrian…eta Algortako Geltoki Plazan.

Algortako Geltoki Plazako proiektua

Proiektuaren baitan, haurrentzako jolas-parke jesukristona proiektatu da (barkatu, ez dira biraotan ibiltzeko egunak, baina hala da): ikusgarria, benetan, eta hainbat herritar zur eta lur utzi dituena, proiektuaren eskala dela medio. Nire ustez, berriro ere, oso eskala egokia da, Getxo bezalako 80.000 biztanleko udal batentzako.

Baina kritikarik latzena, mingarriena, eragin azkarra sortu duena ez da eskala kontu bat medio etorri, eta proiektuaren materialei dagokionez, ez obren atzerapenengatik…estalkiko kolorengatik etorri da.

Zer dela-eta horrenbeste iskanbila? Beno, arazoa -eta horra hasieran aipatutako txepelkeria- lehenbiziko bi estalkiak gorri eta hori direlako (goiko irudian, laranjaz partez). Ondorioa: batzuk -askok- ez dute begi onez ikusi seme-alaba guaitoen (algortarren ezizena) gainean erortzen den itzal gorri-horia. Nonbait, pegatzen diren gauza horietako bat omen da, bandera espainola diot, eta udal-botereek atoan hartu dute hori kolorea berdean bihurtzeko erabakia. Herriko komeriak!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude