Mundu mailan

Noizean behin arkitekto megalomano bat agertzen da mundu mailako azken soluzioa emanez. Le Corbusier, Archigram, Doxiadis… Azkena OMA-AMO bulegoa izan da.

“Etorkizuneko energia-beharrak mundu mailan soilik konpondu ahal izango dira”.

Horixe izan da Reinier de Graaf arkitektoak ondorioztatu duena OMAk argitaratu berri duen WWF The Energy Report azken txosten apokaliptikoan. Baieztapenak zentzuzkoa dirudi, baina nola txertatu indarrean den estatu-nazioen logikan? Konturatuko ote zen de Graaf mundu mailako energia-sare horretan Herbehereek parke eoliko hutsa bihurtzeko aukera handiak lituzketela?


Etorkizuneko mundu mailako energia-sarea / OMA-AMO, 2011

Goian ageri den moduan, Buckminster Fullerrek asmatutako Dimaxion proiekzio bitxian oinarritutako plano ederrez ere hornitu dute txostena, helbide honetan duzuena osorik ikusgai.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude