Aldiri 4: Mugitu ala hil?

Normal
0
21

Aldiriren laugarren zenbakiak
mugikortasu
na du hizpide, eta “Mugitu ala hil?” lelopean datorkigu. Dakizuenez, gure lehenengo urteurrena ospatu berri dugu Aldirin, kritikaren bidea jorratzen, betiere euskara
hutsean eta tokiko arazoei so eginez.

Aldiri aldizkariaren urteurrenarekin batera,
hiri-mugikortasunaren aferaren inguruko hausnarketa datorkigu. Mugikortasunak
berebiziko garrantzia dauka, bai hirigintzan, bai lurralde-antolamenduan, bai
gizartearen eraketan ere; balio beza ale honen editorialaren pasarte batek
horren garrantzia irudikatzeko: “Bilboko hiri metropolian izan ezik, azken 40
urteetan Euskal Herrian erabilera publikoko garraioek atzerakada izugarria izan
dute. Gipuzkoak, esate baterako, 1930ean orain baino %40 trenbide gehiago zituen
martxan”.

Hainbat saltokietan izango duzue aldizkaria eskuragarri: Hontza, ANTI,
Cámara, Binario, Guggenheim edota Elkar megadendetan topatuko duzue
(Iparraldean zein Hegoaldean). Harpidetza eskuratzeko, aldiri@ueu.org helbidea duzue.

Iruzkinak (5)

  • 3. alea ez dago dendetan, ezta laugarrena ere. Lagun batek 3. alea utzi zidan eta ongi dago. Nola lortu dezaket laugarren alea?

  • Unai Fdz. de Betoño says:

    Kaixo, Irune. Dendetan aurkitzen ez badituzu, bi aukera dauzkazu: UEUren denda birtualean erosi (eskuineko zutabean sakatu nahi duzun zenbakian, eta bertara eramango zaitu; adibidez, 3.a erosteko sakatu hemen). Bestela ere, urteko harpidetza egin dezakezu (ale bat doan aterako zaizu). Ondo segi!

  • Kaixo, Irune!Unaik aipatu dituen moduetaz aparte, hurrengo dendek dute Aldiri eskuragarri:Hontza, DonostiaANTI, BilboCámara, BilboBinario, BilboGuggenheim Museoa, BilboElkar megadendak: Baiona, Bilbo, Donostia, Gasteiz, Iruñea

  • Aupi. Ba Hontzan eta Donostiko Elkarren egon nintzen eta hirugarren alea ez dago. Laugarrenaren bila joan nintzen. Donosti osoan ez dago Aldiri! Eskerrik asko.

  • Unai Fdz. de Betoño says:

    Pentsatzen dut 4. zenbakia oraindik ez dela iritsi, Irune. Saiatuko gara arazoa konpontzen, dena den. Eskerrik asko, eta ondo segi!

Utzi erantzuna Ibai(r)i Cancel Reply

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude