Ikusmen hobea

Jakina da euskaldunok bista hobea dugula. Arkitektoak
salbuespena ez garela aurkitzeak lasaitu nau. Horra Euskal Herriko Arkitektoen
Elkargo Ofizialak argitaratu berri duen azken liburu —izatez— elebiduneko
orrialde bat:

EHAEO 2010 arkitektura sariak

Espainierazko zutabea 10 cm
zabal da. Euskarazkoa ez da 7 cm-ra ailegatzen. Letra-tamainak eta koloreak ere
ezberdinak dira, proportzio antzerakoan, euskaldunon ikusmenaren kalterako…
Arkitekto euskaldunon elkargo-kuota ere %30 txikiagoa izango al da?

Iruzkinak (3)

  • Andoni Errazkin Beratzadi says:

    Arrazoia duzu; euskaldunon existentzia juridikoa alegala da. Hau guztia soilikan euskaraz kudeatutako Estatuarekin konpon daiteke. Bederen, NFEko nahiz EAEko arkitektura elkargoek euskara erabiltzen dute, PADan ez eta hori ere.

    Arazoa, berez, Konstituzioa ez existitzean datza. Frantziako Estatuak nahiz Espainiako Estatuak Nabarroako Estatua inbaditu, okupatu eta konkistatu zuten, hurrenez hurren 1620an, 1512an eta 1200ean. Nabarroako Estatua garapen gizazalean kokatu zen, nabarkundea deitzen den Berpizkundeko korronte gizazalea garatzekotz. Aro Modernoan soberaniarekin jarraitu izan bagenu guk ere Chaucer, Petrarca edo Kant bezalako hizkuntzen eraikitzailerikan ukanen genuke. Joanes Leizarragaz urrats bat haratago.

    Bai, egunerokoa da jasan behar dugun autofobia, nabarrak gara, baina gorroto dugu gure kultura linguistikoa, euskaldunak gara, baina gorroto dugu gure kultura politikoa. Egon zaitez ziur ezen Nabarroako Euskal Estatuaren Lehen Errepublikaren baitan ez dugula horrelako autofobia glotofagorikan ukanen.

    Arkitekturari dagokion heinean, harremana euskara-ingelara izanen da. Harreman horren araberako arkitekto gazteen masa kritiko bat garatzean… baina, horretarakotz Euskal Estatuaren existentzia ezin bertzekotz baldintza da.

    -Argitaletxearen beharra.

    -Itzulpenen beharra.

    -Euskaraz idatzitako idazkien beharra.

    -Konstituzioaren mandatuz, araudi osoa hizkuntza ofizial eta hegemonikoan idatzita egotea.

    -Masa kritiko horrek behar duen elikadura intelektuala garatzea.

    Esker aunitz.

    Izan ongi.

  • Andoni Errazkin Beratzadi says:

    Gaur bigarren mailako Eraikinen Egiturak: Sarrera ikasgaian jardun dut eta Rafael Zuza irakasleak hark Bartzelonan egikaritu hainbat proiekturen Baldintzen Pleguak erakutsi digu. Harrigarria: guztia katalanaraz dago erredaktatuta. Gainera erran digu ezen Katalandar Autonomia Erkidegoan edozer aurkeztuz gero, ezinbertzeko baldintza katalanaraz aurkeztea da, eta aurkeztekotz bi modu daude: bakarrikan katalanaraz, edo katalanaraz eta espainiaraz batera; alta, ezin da bakarrikan espainiaraz aurkeztu. Pentsa arau berbera NFEan nahiz EAEan! PADan, pentsatzeak ere ikara sortzen dit! Diskriminazio Positiboa da, baina Katalandar Estatua iruditzen zait. Poza eman dit Baldintzen Plegu osoa, estetikoki garbia izateaz gain, katalanaraz erredaktatuta ikusteak. Norbaiten ustean Diskriminazio Positibo hori edo Euskal Estatuaren baitako egoera hori garagarria, bideragarria, hatzemangarria al da?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude