Uda honetarako auzolandegiak

Kutxak auzolandegi interesgarriak antolatu ditu uda honetarako, ingurumenarekin eta kultura-ondarearekin erlazionatuta. 15-27 urte badituzu, aukera ederra izan dezakezu ikertzaileen eskutik ikasteko, talde-lanaren bidez.


Amaiurko gazteluaren muinoa

Sei auzolandegi daude aukeratzeko:

  • Aizkorri: Artzaintza tradizionala eta ingurumen-oreka.
  • Flysch: Biotopoa garbitu eta geodibertsitatea ikastea.
  • Oriamendi: Kultura- eta ingurumen-balioak ikastea.
  • Gipuzkoako hezeguneak: Anfibioak eta hegaztiak babesten eta ikertzen laguntzea.
  • Amaiur: Paisaia iraunkorra: kultura eta ingurumena.
  • Oibar: Erromanikoaren bideetatik.

Izena emateko epea duela bi egun hasi zen. Informazio gehiago, hementxe. Animatu zaitezte!

Iruzkinak (3)

  • Iruñeko Baluarten emango den Arquitectura y sociedad foruma ez al da garestiegia? 300€ edo 400€. Bordeleko Arc en Rêve delakoan erakusketak eta hitzaldiak doan dira. Iruñean ezta ikasleontzat beherapenik ere! Zer da hau? Norbaitek irudikatu al dezake Kursaalen erakusketa edo hitzaldi bat horrelako preziotan? Noizbait egin bada ere! Eta Tabakaleraren frakasoaren ondoren zer egin dezakegu donostiarrok? Hau da hau!

  • Unai Fdz. de Betoño says:

    Erabat ados, Alex. Esaten da prezio altuagatik jardunaldien izena “+ X -” (más por menos) ordez, “- X +” izan beharko lukeela (menos por más). Baina Soltxaga, Isabel Tocino eta Savater entzuteko ordaindu behar…Tabakalerakoa ez da frakaso bat (oraindik, gutxienez), parentesi bat baizik…Ondo segi!

  • Kursaalen antolatu dabie ekimen interesgarrixak eta merkeaguak ziren, paisajismua zan gaixa. Oso-oso interesgarrixa. Neretako Tabakaleraren frakasua edo parentesixa bertako arkitektuekaz ez kontatziagatxik da. Zer gertatu da Ganchegui edo Garai baten ondoren? Desertua da hau. Guggenheim efektuak emon jakun irakaspena da arkitektura erosi leikegula baia ez badakigu eitxen zelan ingo dogu zerbaitx? Igual ez nago ondo pentzetan. Ez dakit. Nere kezkak direz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude